Kronika

Belabietatik bi puntu eraman ditu Kopako biharamunak

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2025ko urt. 13a, 11:34

Sala Quintok, lana, ilusio eta fedearekin 3-1ekoa irauli zuen partidaren amaierako azken esprintean, eta Mikel Diestroren mutilak gure mailako errealitatera itzuli zituen. Bigarren B maila oso lehiakorra da, eta partida guztietan %100ean ateratzea eskatzen du ezustekorik izan nahi ez baduzu.

Carlos Alquezarren taldeak aurrea hartu zuen 14. minutuan, baina Raulek taulak itzuli zituen 18.ean. Minutu bat geroago Rafak ibartarrak aurreratu zituen penalti bikoitzarekin. Alabaina, markagailuak islatzen zuen nagusitasun sentsazioa ez zen oso nabarmena izan jokoan eta horrela erretiratu ginen aldageletara, denboraldi honetan maiz errepikatzen den sintoma.

Aldagelatik bueltan, martxa bat gehiago sartu genuela zirudien, Victorrek 4. minutuan 1-3koa eginez tartea handitu baitzuen. Hortik aurrera, baina, batzuek partida irabazitzat eman zuten, eta beste batzuek laneko arropa erantzi gabe lanean jarraitu zuten, eta lana eginez ereiten duzunean, askotan merezitako uzta jasotzen duzu. Beste noizbait gertatu izan zaigu horrelako partidetan, eta egoera hori zuzentzen ez badugu, agian ametsak ez dira beteko.

35. minutuan Hectorrek eta 38. minutuan Adrianek berdinketa itzuli zuten markagailura bosteko joko on batekin eta errusiar erruletara itzuli ginen. Bi taldeetako inork probestu izan ez zituen bi kanporaketa izan ziren ondoren, Rafa Lauburutik eta Sergio Sala Quintotik.

Hala ere, kontsolatzen ez dena, berak nahi ez duelako izaten da. Gure asteazkeneko kopako aurkariak, lehen mailako liderrak, Kopako ajea ere ordaindu zuen bere pistan taulako azken-aurrekoaren aurrean, beraz, leku guztietan egosten dira babak. Bere entrenatzailearen prentsaurrekoa geurea egin dezakegu, eta ikasten, lanean eta hobetzen jarraitu.

Hurrengo geltokia, Zierbena, igandea 12:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!