Ziztada Belabietan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2024ko urriaren 22a

Lauburuk porrota jaso du Belabietan azken minutuan, Anaitasuna talde nafarrak 4-5 irabazi ostean.

Ez da erraza partidaren amaiera azaltzea, non Mikel Diestro entrenatzailearen mutilak jokoaren ia fase guztietan nagusi izan ziren, batzuen eta besteen merituei justizia egiten ez zien 0-2koa irauli behar izan zutelarik.

Partida kudeaketan egindako akats larriek, aulkira zuzendutako bi diziplina falten pilaketarekin, partida apurtzea eta nafarrei hauspoa ematea eragin zuen ibartarren 4-2koaren ostean, aurkariek partida oso zaila jarri zela ikusi zutenean.

Aurrekoari, arratsalde horretan zutoinek hartu zuten protagonismoa ere gehitu behar zaio. Izan ere, 6 bat alditan izan ziren protagonista Laubururen kontra. Harmailetan zeuden zaleei ere sinesgaitza egiten zitzaien hainbeste gol-ekintzetan zorterik ez izatea, eta ekintza bakoitza kezka handiagoz oihukatzen zuten.

Azkar altxatzea tokatzen da, txapelketak hautagai askoren arteko berdintasuna adierazten du eta Villa de Quel-eko errioxarrak zain ditugu datorren larunbatean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!