Esperientzia ahaztezina gure zain

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2023ko azaroaren 21a

Gaur, 20:00etan, Errege Kopako laugarren kanporaketa jokatuko dugu Belabietan, eta Osasuna Magna taldearen bisita jasoko dugu, Lehen Mailan jokatzen duen gure bizilagun nafarra.

Areto futboleko elitean dagoen talde bat hartzea esperientzia ahaztezina izango da, eta horrelako partida bat jokatzeko aukera izate hutsak hunkitu egiten gaitu. Gainera, gure 2B mailako taldeak etxeko gisa Belabietan jokatuko duen lehen neurketa ere izango da, eta horrek askoz ere bereziagoa egiten du dena.

Aipatutako guztia kontuan hartuta, gure entrenatzaileak jokalari guztiak deitu ditu, Gorka izan ezik, Beñat Zaldua ez bezala, ez baita osatu izan zuen lesiotik. Era berean, azkenaldian protagonista izaten ari den Euskal Ligako Martin Iraolaren laguntza ere izango dugu oraingo honetan.

Sarreren erdia baino gehiago lehen 48 orduetan salduta, Belabietako harmailak indar morez betetzea espero dugu. Gozatu dezagun elkarrekin ahaztezina izango den astearte honetaz! Goazen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!