Marcos, Alvaro, Chuky, Ivan eta Raul hasierako bostekoarekin ekin genion partidari. Errioxarrak izan ziren markagailua estreinatzeko arduradunak (0-1), baina 12. minutuan berdinketa iritsi zen Txikik estrategiaz asmatu zuenean, hegaleko sake baten ostean (1-1). Gainera, atsedenaldirako 6 minuturen faltan, Chukyk aurretik jarri gintuen lapurreta bat egin, eta ondorengo kontraerasoari esker (2-1). 2-1ekoarekin, talde bisitariak ez zuen barkatu, eta berriro berdindu zuen partida, ez defentsak ez Marcosek urrundu ezin izan zuen jaurtiketa batekin (2-2, min 17). Hori alde batera utzita, errioxarrek bosgarren falta igo zuten, baina probetxua atera ezinik, aldageletara joan ginen.
Itzuleran, Dani, Raul, Alvaro, Chuky eta Ivanekin eman genion hasiera bigarren erdiari. Lehen zatian bezalaxe, gutxiegi iraun zigun Ivanek 25. minutuan bolea batekin taldea aurretik jartzeak (3-2) eman zigun pozak, segundo batzuk geroago Ribafrechak bigarren zutoinetik berdindu baitzuen neurketa (3-3).
Saiatu arren, berdintasuna mantendu egin zen markagailuan. Ondoren, amaierarako 6 minuturen faltan Ivanek punteria handiko kanpoko jaurtiketa bikain batekin gola sartu zuen arren, 3 minutu beranduago iritsi zen 4-4ekoa, boleaz, kornerretik jasota.
Azken minutuan sartuta, Cecik, aurkariaren arean estrategikoki itxaroten ari zela, gure azkena sartu zuen Chukyren zerbitzura (5-4). Amaitzeko, beste behin, konturatzerako, berdinketa eta min handia eman zuen puntu banaketa iritsi zen; izan ere bisitariek 5-5ekoa jarri zuten, Chuky aldentzeko zorian egon zen baloi bat alferrik galdu gabe.
Beste aste batez, defentsan dugun ahuleziak bi puntu garrantzitsu galtzea eragin du. Aurretik jartzen ginen bakoitzean, akats handiak izaten genituen, eta ondorioz, berdinketa islatzen zuen markagailuak behin eta berriro. Ildo horretan, Diestrok honakoa adierazi zuen norgehiagokaren amaieran: «Gaurkoa berdinketa oso gogorra izan da. 5 goletatik 3 gure opariak izan dira. Entrenatzen jarraitu behar dugu, ez zaigu besterik geratzen, baina, batez ere, ikasi egin behar dugu».
Beraz, aste berri bati egin behar diogu aurre, eta larunbatean neurketarik ez dagoelako desberdina izango den arren, lanean jarraitzeko balio beharko du, ez lehenago akatsak onartu gabe. Goazen!