Ceci, Txiki, Beñi, Beñat Zaldua eta Marcos bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka, eta, baloia martxan jarri eta 2 minutura, Beñat Zalduak ireki zuen markagailua (1-0) jaurtiketa batekin asmatu ondoren. Hortik aurrera, pixkanaka, gure taldeak alderdi guztietan izan duen bilakaera ikusten hasi ginen, nahiz eta batez ere hobekuntza hau erasoan nabaritu.
Hala ere, lehen zatiaren erdialdera, neurketa berdindu zuten (2-2) hurrengo 3 golak iritsi ziren, bi kontra (lehena 2x2 batean bigarren zutoinean amaituta, bestea, Marcosek ateko sakean egindako akats bat aprobetxatuta) eta bat alde (Chukyk egina, Raulen diagonal bat jasota). Ondoren, jaurtiketa bikain batekin Chuky-k berriro aurretik jarri gintuen arren (8. minutua, 3-2), Burgosko taldeak atsedenaldirako 2 minutu eskas falta zirenean sartu zuten beste bat lehen golaren oso modu antzeko batean, baina oraingoan jokaldia hegaletik amaituta. Aldageletara joan arte mantendu zen 3-3koa.
Itzuleran, Dani, Beñat Zaldua, Gorka, Txiki eta Beñirekin ekin genion bigarren erdiari. Lehen zatian bezain azkar izan ez bazen ere, golak 26. minutuan hasi ziren iristen, eta, hortik aurrera, ez ziren gelditu azken txistua jotzeko segundo batzuk falta izan ziren arte: Gorkak 5-3koa jarri zuen bi golekin, horiek minutu bateko aldea baino ez zutelarik izan. Lehenengoa Raulen lapurreta bati esker iritsi zen, eta, bigarrena, Txikiren diagonal batetik. Cecik sartu zuen hurrena, amaierarako 11 minutura (6-3): Beñiren paralela bat jaso, bira eman, eta barrura.
Emaitzean desberdintasun garrantzitsu bat islatuta, defentsan beste norgehiagoka batzuetan baino hobeto geundela frogatu genuen. Hala ere, ez zen nahikoa izan aurkariaren laugarrena saihesteko, oraingoan falta batetik (31. minutua, 6-4). Horren ostean, segundo batzuk besterik ez zituen behar izan Gorkak hat-trick-a egiteko Raulen kontraeraso azkar baten ostean (7-4). 7-4koarekin, beste 4 gol more iritsi ziren, eta berdeen bosgarrena: Chuky-k Ivanen zerbitzura (33. min, 8-4), Txiki-k sake batean egindako lapurretari etekina ateratzen (35. min, 9-4), Juventud del Círculo-k eskuadrara jaurtiketa on bat eginda (9-5), Ceci-k bigarren zutoinean Alvarorengandik jasota (29. min, 10-5), eta, azkenik, Raul-ek Ceciri Danik egindako sake luze bati esker jokaldia gauzatzean (amaierarako segundo gutxira, 11-5).
Bete-beteko partida eta aldeko 11 gol, bigarrenez 3 puntu batzeko. Aurkariaren 5 goletatik 4 gure «opariak» izan ziren, eta, horri lotuta, hurrengoa azpimarratu nahi izan zuen Mikelek partidaren amaieran: "Arlo hori hobetu behar dugu, batez ere, oso berdinduta egongo diren partidetan lehiatu nahi badugu. Era berean, Diestro "oso pozik" agertu zen larunbateko "alde tekniko-taktikoarekin", eta "positiboa" izan zen horrekin geratzen dela adierazi zuen.
Berriro ere Donostiara taldea babestera joan ziren zaleei eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Onenak zarete! Goazen!