Marcos, Ivan, Ceci, Raul eta Txiki hasierako bostekoarekin hasita, onak izan ziren lehen ekintzak. Aukera politak egon ziren bi aldeetan, eta atezainen esku-hartze azkarragatik izan ez balitz, edonork ireki ahal izan zuen markagailua jokoaren lehen 5 minutuetan.
Horrekin batera, falta arriskutsu pare bat eta zutoinean amaitzen ziren hainbat jaurtiketa ez ziren nahikoa izan balantza alde batera edo bestera mugitzeko. Horrela, lehen zatiko azken hasperenera arte itxaron behar izan genuen (atsedenaldirako 15 segundora) neurketako lehen gol desiratu hura ikusteko, Cecik egina, estrategiaz, korner baten ondoren (0-1).
Aldageletatik itzuli ostean, Dani, Txiki, Ceci, Dylan eta Raul izan ziren bigarren zatiari hasiera emateko arduradunak. Baloia jokoan jarri, eta, ia lehen ekintzan, erreakzionatzeko denborarik gabe, etxekoek asmatu egin zuten, eta ezustean harrapatu gintuzten berdinketa jartzerako orduan (1-1). Lau minutu geroago, erantzun egin zuen Raulek, eta une egokienean, berriro jarri ginen aurretik (1-2). Ondoren, 33. minutuan, Beñik gola sartu zuen Ivanen zerbitzura (1-3). Aldea handitzeak arnasa eman zigun, baina gutxi iraun zigun lasaitasun izpi horrek, 34. minutuan nafarrek beste bat sartu baitzuten (2-3), trantsizio-egoera batzuk defendatzea kostatzen ari zitzaigula aprobetxatuta.
2-3koarekin, beharrezkoa genuen gogor aritzea, berdinketa eragozteko behintzat. Aukera ona izan genuen penalti bikoitz batekin, baina gora joan zitzaigun. Horren aurrean, Cintruenigokoek berdinketa bilatzen jarraitu zuten. Ideiak argi edukitze horri esker, helburua lortzeko zorian egon ziren, baina Danik bere magia egin zuen, eta kanpora atera zuen norgehiagoka honen azken aukera.
Partidaren amaieran, «pozik» azaldu zen Diestro, eta jarraikortasun apur bat falta izan bazitzaigun ere, gure entrenatzaileak jakin badaki egoera hau ohikoa dela denboraldiaren garai honetan. Beraz, sentsazio positiboak, borrokan jarraitzeko desira eta dena emateko gogoa.
Aurrera! Goazen!