Bazkide kanpaina habian da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2023ko abu. 7a, 14:00

“Aurten, txartel morea aterako dizugu”

Bizi berri dugun denboraldi puskak ilusioz beteriko beste bati irekiko dio bidea. Hori horrela, pasa den astean, Nahia eta Oihan Lopetegik aurkeztu ziguten Lauburuko 23-24 bazkideen kanpaina, eta izugarrizko harrera izaten ari da. Kanpainak keinu bat egin nahi dio denboraldian zehar gure aldetik sufrimendu handia jasan behar izaten duen arbitroen taldeari. Gainera, aurten, abantaila berriak izango ditu “txartel morea ateratzeak”: ohiko deskontu ezagunei % 10eko deskontua gehitu behar zaie laster martxan jarriko den online denda berrian, baita % 30eko deskontua ere Kelmeko online dendan. Halaber, alta emateko prozesuan ere badira berritasunak, % 100 digitala eta automatizatua izango baita, Cluber aplikazioarekin adostutako babesletza-akordioari esker.

Bazkide egiteko, kartelean dagoen QR kodea erabili daiteke, edo zuzenean gure webgunean sartu: http://lauburuke.com.

 

2B mailaren aurredenboraldia

Jada eman diogu hasiera aurredenboraldiari, eta hauxe izango da Liga hasi aurretik 2B mailako gure taldeak izango duen prestaketa-egutegia:

  • Abuztuak 1: entrenamenduen hasiera
  • Abuztuak 12: lagunartekoa etxetik kanpo (triangularra - aurkariak: Tafa Fs eta Villa de Quel)
  • Abuztuak 17, 20:00: lagunartekoa etxean (aurkaria: Laskorain)
  • Abuztuak 19, 12:00: lagunartekoa etxetik kanpo (aurkaria: Otxartabe)
  • Abuztuak 22: lagunartekoa etxetik kanpo (aurkaria: Laskorain)
  • Abutzuak 26: lagunartekoa etxetik kanpo (triangularra - aurkariak: Zierbena eta Gernika)
  • Abuztuak 29, 20:00: lagunartekoa etxean (aurkaria: Antxo AF)
  • Abuztuak 31, 19:00: lagunartekoa etxean (aurkaria: Goierri FS)
  • Irailak 2, 17:00: lagunartekoa etxetik kanpo (aurkaria: Jarrilleros)
  • Irailak 9: Errege Kopa - vs. Cintruénigo  Irailak 16: LIGA HASIERA

 

Oharra

Ibarrako kiroldegian egiten ari den obraren ezustekoak gorabehera, 2B mailako gure taldeak jada eman dio hasiera denboraldiaurreari. Hasiera batean, irailaren 4an Belabieta berri batez gozatu ahal izatea aurreikusten genuen arren, obraren hasierako atzerapenak iragarpena aldatu du, eta espero zen estreinaldia ez da urriaren 20ra arte iritsiko (betiere ezusteko berririk sortzen ez bada). Hala ere, gaiarekiko dugun ikuspuntua positiboa da oso: kontziente gara herri osoari, eta, bereziki, Laubururi mesede egingo dion zerbait izango dela kontuan hartuta arazo ugari eragin dizkiguten itoginak konponduko direla, eta parket pista ipiniko dela. Bien bitartean, gure lehen taldeak Tolosako Herrikiden entrenatuko du, eta bertan jokatuko ditu lagunartekoak. Era berean, Kirol Zuzendaritza lanean ari da irailaren 1ean martxan jarriko diren klubeko gainerako taldeen entrenamenduak antolatzeko. GOAZEN!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!