Honekin guztiarekin, Belabieta betetzeko sarreren salmenta ekimena jarri genuen martxan beste behin. Izan duen harrera ona hitzez azaldu ezinik, herenegun iragarri genuen 100 baino ez zirela geratzen, eta beraz, jakin badakigu ikaragarria dela liderra izan den talde baten aurkako norgehiagokarekin gozatzeko dagoen gogoa.
Zentzu horretan, mailaz igotzeko borroka honetan gaudenen artean indartsuenetarikoak direnek bisitatuko gaituzte; izan ere, oso talde konpentsatua osatzen dute, 2. mailan esperientzia duena. Gainera, izen handikoa den eta lehen mailan aritu izan den Javi Roca da entrenatzailea.
Gure jokalariei dagokienez, Danik saioetako batean adierazi duenez, larunbatean egin nahi duten jokoan «zentratuta» egonda prestatu dute neurketa. Zentzu horretan, Jotak jokalari guztiak deitu ditu berriro, baita Euskal Ligako Ekain eta EnĚaut ere.
Esperientzia zoragarri bat bizitzen ari gara, beti gure oroimenean grabatuta geratuko dena. Badakigu ematen dugun urrats bakoitzak gero eta aurkari zailagoei aurre egitea dakarrela, baina horrek ez digu kenduko ez borrokan jarraitzeko asmoa, ezta gure gaitasunak erakusteko ilusioa ere. Ibarratik, behar den lekuraino.
Ohar garrantzitsua: ez ahaztu larunbatean denak batera igoko garela kalejiran kiroldegira (17:30ean plazatik hasita). Giroa ikaragarria izango da, eta bizi egin beharko da kontatu ahal izateko. Jarrai dezagun historia egiten! Goazen!