Astean zehar aurreratu genuen bezalaxe, une honetan porrot egiteak min handia egingo liguke, eta horregatik, ondo genekien zeri egin behar genion aurre.
Dani, Oscar, Uri, Txiki eta Boli bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Ia lehen zati osoan zehar ikusi genuen berdintasun nabarmena kontuan hartuta (Almonaciden defentsa baxua oso ondo egituratuta zegoen), ez zen harritzekoa izan lehen gola hain berandu heldu izana. Izan ere, atsedenaldirako minutu bat falta zela iritsi zen, Chukyk aldeko penaltia sartu zuenean (0-1).
Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Oscar, Chuky, Uri eta Bolik eman zioten hasiera bigarren zatiari. Pixkanaka, indarrak batu genituen, eta horrekin batera, gure bigarren gola sartu genuen 25. minutuan, Dylanen eskutik ia ate batetik bestera, Daniren geldiketa baten ostean (0-2). 10 minutu inguru geroago, hurbildu egin ziren etxekoak erasoan baloia ondo mugituta (1-2). Halaber, 1-2koarekin, atezain-jokalariarekin saiatu zen aurkaria, gu 5 faltekin geunden bitartean. Antzera, guk ere 5eko jokoaren aldeko apustua egin genuen baloiaren jabetza luzatzen saiatzeko. Dena den, markagailua ez zen gehiago mugitu, eta ezinbesteko garaipena lortu genuen.
Partidaren amaieran honako hau adierazi zuen Jota Arregui entrenatzaileak: «Neurketa gogorra izan da fisikoki. Gauza garrantzitsuak genituen jokoan bi taldeok, baina giroa bikaina izan da, areto futbola arnastu dugu eta zoragarria izan da gaur hemen egotea».
GOAZEN!