Berebiziko garrantzia duen garaipena etxean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2023ko otsailaren 24a

Larunbatean Nafarroako Mateo Muñoz Ribera de Navarra taldearen bisita jaso genuen Belabietan eta, aurreko asteko partidak sentsazioak berreskuratzeko balio izan zuela kontuan hartuta, une ezin hobea zen 7 porrot horien norabidea aldatzeko.

Horrela, Dani, Uri, Oscar, Txiki eta Chuky bostekoarekin hasi genuen partida. Zalantzarik gabe, hurrengoa da lehen zatitik azpimarratu beharrekoa: jokoan nagusitu zen berdintasuna eta gure taldeak aurkariaren errotazio egoera ahultzen saiatzeko egin zuen lan fisiko ona. Izan ere, 1-1-ekoarekin joan ginen atsedenaldira: nafarrak izan ziren gola sartzen lehenak, 6. minutuan hegaletik estrategia egin ondoren. 2 minutu geroago, Ikerrek erantzun zuen berdinketarekin (1-1).

Atsedenaldiaren ostean, bigarren zatia Dani, Chuky, Dylan, Oscar eta Iker bostekoarekin hasi genuen eta, lehen 5 minutuetan, Chukyk bi jaurtiketa egin, eta aurretik jarri gintuen (3-1). Minutu bat beranduago, beste gol bat iritsi zen, oraingoan Oscarren eskutik (4-1).

Markagailuko marjina horrekin, gogor jarraitu genuen lanean. Are gehiago, bikain aritu ginen jokaldiak amaitzerako orduan, eta horixe bera da, hain zuzen, izugarri botatzen genuena faltan. Horri esker, partida erabakita utzi genuen 7-2ko emaitza sendoarekin, azken txistua entzuteko 5 minutu baino gutxiago falta zirenean. Azken golegileak Dylan (28. min), Uri (33. min) eta Chuky (35. min) izan ziren. Aurkariak ere sartu zuen gola 34. minutuan.

Taldeak egindako lanarekin oso pozik, Jotak partidaren amaieran adierazi zuen horixe bera zela momentu hauetan behar genuen emaitza. Goazen ekipo! Beste askoren bila!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!