Kronika

Zigor erabakigarri batek eragin zuen porrota

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2023ko urtarrilaren 24a

Asteburuan Zierbena talde bizkaitarraren aurka jokatu genuen ligako hamazazpigarren jardunaldiko partida.

Goizean edo igandean jokatzeko ohiturarik ez dugun arren, atseden ondo hartuta, eta erronka «ezberdin» bati aurre egiteko beharrezko motibazioarekin irten ginen Ibarratik. Horrela, Dani, Uri, Txiki, Chuky eta Oscar bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Espero bezala, lehen minutuetan eta hurrengoetan berdintasuna izan zen nagusi alderdi guztietan. Hala ere, lehen gola berehala iritsi zen, minutu eta erdira, hegaleko jokaldi on baten ondorioz Urik baloia sare barrura sartu zuenean (0-1). 0-1ekoarekin, aurkariak intentsitateari eutsi zion, atsedenaldirako 12 minuturen faltan neurketa berdintzea lortu zuen arte (1-1).

Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Uri, Dylan, Txiki eta Oscar izan ziren bigarren zatiko hasierako bostekoan, eta azken 20 minutu horietan gutxi aldatu zen jokoaren norabidea. Hala ere, amaierarako soilik 5 minutu falta zirenean, erabakigarria bihurtu zen epailearen erabaki bat: gure jokalari Chukyk bigarren txartel horia jaso zuen sarrera baten ostean, hain justu bera izan zenean falta jasan zuena. Ondoren, jakina, nagusitasun horretaz baliatu ziren etxekoak, eta behin betiko 2-1ekoa ipini zuten markagailuan.

Partida lehiatua, eta porrota gogorra. Horren aurrean, datorrenari heltzea da aukera positibo bakarra, batez ere, batzen gaituen helburu bat daukagula kontuan hartuta. Era berean, nabarmentzekoa da Dylan gure fitxaketa berriak egin zuen debuta. Hau poza kamiseta morea defendatzen estreinatu izana.

Goazen!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!