Dani, Eric, Chuky, Txiki eta Uri izan ziren neurketari hasiera emateko arduradunak. Lehen minutuetan, orokorrean, nagusi izaten jakin zuen gure taldeak, eta zertxobait itxaron behar izan genuen arren, 16. minutuan egindako lapurreta batek 0-1ekoa ekarri zuen Chukyren eskutik, bigarren zutoinetik (0-1). Oso garrantzitsua izan zen aurretik jartzea, baina, etxekoek erantzun egin zuten, eta neurketa berdindu zuten lehen zatiaren erdialdean (1-1). 1-1ekoarekin, bertakoak izan ziren nagusi atsedenaldiaren aurreko azken minutuetan. Hala ere, ez ziren aukera argiak egon, eta horri esker, markagailua ez zen gehiago mugitu.
Aldageletatik bueltan, Dani, Alvaro, Iker, Uri eta Chuky bostekoarekin hasi ginen. Lehen 20 minutuetan ikusi genuenaren antzera, oraingoan ere ez zen abagune argirik egon. Dena den, Ibarartek ez zuen barkatu, eta beste baloi galera bati etekinik handiena atera zion, 7 minuturen buruan 2-1ekoa jarriz. Horren aurrean, hiru minutu geroago, 5eko jokoa aukeratu zuen Jotak, eta horri esker, zehazki amaierarako 2:51ra, 2-2koa jarri zuen Txikik. Berdintzeak itxaropena eman zigun geratzen zen horri aurre egiteko.
Geroago, atezain jokalaria aukeratu zuten nafarrek ere, eta partida are interesgarriagoa bihurtu zen. Gure aldetik, primeran koordinatu ginen, eta pilota asko eta ondo mugitu genuen. Ondorioz, partida erabakita utzi zuen Bolik (2-3) azken txistua entzuteko 8 segundo besterik geratzen ez zirenean. Hau zirrara!
Galdu gabe jarraitzen dugu, batzen jarraitzen dugu, eta gauzak ondo egiten jarraitzeko beharrezko jarrerarekin jarraitzen dugu. GOOOOOAZEN!!!!