Azken minutuan iritsi zen 2-2koa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko irailaren 20a

Igandean, Pasaiara joan ginen 22-23 denboraldi zoragarri honi hasiera emateko. Aurrean, Antxo AF, mailara igo berri den talde gipuzkoarra, aurkariari gauzak oso zail jartzeko adina potentzial duena; are gehiago markagailua estreinatu gabe iristen bada bigarren zatiaren erdia.

Eta horixe gertatu zen, hain zuzen. Bagenekien arrisku handia zegoela eta, partida osoan abantaila nahikoa atera ezean, azken minutuak gogorrak izango zirela. Zentzu horretan, nahiz eta Chukyk bi gol sartu (lehena 24. minutuan eta bigarrena 29. minutuan), eta nahiz eta, Jotak adierazi zuen bezala, "orokorrean erasoan eta defentsan ondo" aritu ginen, atezain jokalariarekin erabaki zen partida.

Gure entrenatzaileak esan zigun bazekitela Pasaiakoek arazoak sor zitzaketela, 5eko jokoa ondo landua dutelako. Eta hala izan zen. Hiru minuturen faltan, 2-1ekoa jarri zuten defentsako oreka falta bat aprobetxatuta, eta, bi minutu geroago, pase batean egindako akats baten ondorioz, etxekoek gola sartu zuten berriro, eta 2-2koa jarri.

Hortaz, puntu bakarrak bidaiatu zuen Ibarrara Ligako lehen partidaren ostean. Batzea beti da positiboa, baina azken unean 2 puntuk modu horretara ihes egiteak min ematen du. Horren harira, Jotak honako hau adierazi zuen: "Gauza onak ikusi ditut, baina ezin izan dugu partida nahi bezala itxi. Kirol honek amaieraraino egotea eskatzen du, eta hori da egin behar dugun irakurketa. Halaber, kontran jasotakoak ere, ia amaieran, mentalki eragin digu. Gertatu zaigun hontatik ikasi behar dugu". Lanean jarraitzeko ordua da, elkarrekin, eta jakitun izanik hau hasi besterik ez dela egin.

GOAZEN LAUBURU!!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!