Hasi da denboraldiaurrea Euskal Ligan ere

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko irailaren 7a

Joan den denboraldian Euskal Ligan estreinatu ginen Lauburu Ibarra Mahalarekin, eta Aitor Arevalo entrenatzailearen eskutik egin genuen, Lauburuk beti izan duen teknikaririk trebatuenetako bat. Norgehiagokak aurrera ateratzeko zailtasunak egon ziren arren, klubak oso pozik bukatu zuen taldearekin; izan ere, helburua beti izan da hura osatzen duten jokalarien prestakuntza eta bilakaera.

Horregatik, denboraldi honetan, bigarren urtez jarraian, berriro maila honetan lehiatzea erabaki dugu, eta joan den astean hasi ziren lehiaketarako prestaketa-saioak. Aldaketa aipagarriak aipatzearren, senior mailako lau jokalarik (Danel, Jon Estarbe, Aimar Iturrioz eta Jokin Agirretxe) erreleboa eman die zenbait jokalari jubenilei. Taldearen zuzendaritzari dagokionez, Arevaloren esku jarraituko du, eta adierazi du, urtero bezala, erronka berri honek “lan handia” eskatuko duela.

30 jardunaldi eta 15 taldek osatzen dute Liga, eta irailaren 24ko asteburuan hasiko da. Horrela, 22-23 denboraldiari ongi etorria emateko atarian, gure entrenatzaileak “gogotsu” ikusten ditu jokalariak. Beraz, sentsazio positiboekin jartzen gara martxan, jakitun izanik zein funtsezkoa den, klub morearen ezaugarri den konpromisoarekin batera, jokalari bakoitzak hasieratik gure kirolaz gozatzen jakitea. Goazen Lauburu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!