Denboraldi honetako bazkide kanpaina abian jarri du Lauburuk

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko irailaren 2a

2022-2023 denboraldian Morez Blai ipiniko gara Lauburun. Horretarako, menu berezia prestatu diogu bazkide izan nahi duen pertsona orori. Goxoa eta fundamentuz beterikoa dela uste dugu, beraz, ez zaitez geratu areto futbol gosearekin.

Lau aukera daude bazkide egiteko: Lauburukidea, 20 euroren truke, langabetu eta ikasleentzat; Lauburutarra, 50 euroren truke, familientzat; Lauburutua, 5 euroren truke, 18 urte azpikoentzat; eta Lauburuzalea, 30 euroren truke, helduentzat.
 
Bazkideek hainbat abantaila dituzte: etxeko partida guztietarako sarrera, kanpoko partidetarako lehentasuna autobuseko eserlekuetan, Berazubi Fisioterapian %10eko beherapena eta pertsonalizatutako poster elektroniko ofiziala.
 
Bazkide egiteko Lauburuke.com webgunean sartuta egin daiteke. Edozein zalantza izanez gero, 608 774 597 telefono zenbakira deitu daiteke.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!