Puntu banaketa Ibarran

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko mar. 8a, 18:28

Larunbatean 23. jardunaldia jokatu genuen etxean SCDR Anaitasunaren aurka. Mailara igo berri den taldea bada ere, emaitza oso onak izaten ari da eta, ondorioz, taularen goialdean kokatu eta mantentzen dira nafarrak.

Horri aurre egiteko asmoz, Marcos, Oscar, Ilias, Chuky eta Bolirekin hasi genuen partida. Boliren jaurtiketa on batek markagailua ireki ahal izan zuen lehen minutuan, baina bisitarien atezainak ondo urrundu zuen baloia. Chukyk ere izan zuen bere aukera, baina pilota kanpora ateratzeaz arduratu zen defentsa.

Bigarren minutua igaro berritan, Anaitasunak kontraeraso batean sartu zuen arratsaldeko lehena (0-1), eta, handik minutu batera, jaurtiketa on batekin erantzun zuen Chukyk, Oscarren kornerreko sake baten ondoren (1-1). Handik gutxira, kolonbiarrak aldeak handitu ahal izan zituen, bigarren zutoinera zuzenean zihoan pase arriskutsu bat moztu ondoren, baina amaieran ez zuen asmatu eta baloia gora joan zen. Aurrerago, atezain bisitariak 4 segundo baino gehiago erabili zituen sakatzeko, eta egoera aprobetxatu nahi izan genuen estrategiaz gola lortzeko. Dena den, ondo antolatuta, hura saihesten zuen aurkariak. Gero, lehen zatiko azken 10 minutuetan sarturik, Bolik presio-irteera batean lapurtu, eta jaurti egiten zuen. Zutoinean jotzen zuen esferikoak.

Aukera horien artean, nabarmentzekoa da nola arriskatzen zuen Anaitasunako atezainak, zelai osoa berak bakarrik zeharkatuz eta gure eremuraino behin baino gehiagotan iritsiz. Gure aldetik, Oscarren bi aukerek, bata kanpoko jaurtiketa batekin eta bestea 1x1 batean, aurretik jartzeko aukeretan sinestarazten zuten. Narvaizek zuzentzen zituenak ere lortzeko gertu zeuden, eta atsedenaldia iragartzen zuen txistuaren ia gainean, aldageletara gol bateko aldearekin joatetik salbatzen gintuen geldialdi garrantzitsu bat egiten zuen Marcosek.

Bigarren zatirako, Oscar, Boli, Chuky, Ilias eta Jorgek osatu zuten bostekoa. Lehen bi minutuak igaro ere egin ez zirenean, falta arriskutsu bat eragiten genuen, baina Jorgek urrundu egiten zuen jaurtiketa talde guztiaren lasaitasunerako.

Intentsitatea handituz, 3 faltekin jarri ginen bi taldeak. Beste bat ere egin gabe eutsi beharra zegoen. Bien bitartean, Christianek hiru jaurti zituen ia jarraian, baina ez zuen asmatu. Geroago, hainbat kontraeraso izan genituen, baita Ikerren aukera polit bat ere. Era berean, Iruñekoek bat baino eragiten zuten.

Azken 5 minutuetan sartuta, bata bestearen atzetik salbatu zituen atezain nafarrak, eta, horren aurrean, Jotak denarekin irtetea erabaki zuen amaierarako 2:17-ra. 5eko jokoarekin, bigarren zutoinetik gola sartzeko zorian egon zen Christian eta Anaitasunak hutsartea eskatu zuen. Azken txistua entzuteko 32 segundo falta zirenean, ez genuen gehiago arriskatu eta markagailua ez zen mugitu.

Neurketaren berdintasuna islatzen duen puntu-banaketa Ibarran. Lanean jarraitzen dugu! Goazen Lauburu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!