Berriro lortu nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko otsailaren 11

Bihar Zaragozara joango gara Loalco Green Colo Colo taldearen aurka jokatzeko 16:00etan. Bidaia-orduak kontuan hartuta, 09:00etan irtengo gara Belabietatik, bertan bazkaldu eta norgehiagoka baino lehen atseden hartu ahal izateko.

Aurrean, aurkari zuzena, sailkapenean 3 puntura baino ez dagoena. Jokatu diren 18 jardunaldietatik (gure kasuan baino jardunaldi bat gutxiago), 6 irabazi ditu, 3 berdindu eta 9 galdu. Elkarren aurka jokatu genuen lehen partida gogoratuz, Jotak azaldu du jokoa asko zailtzen duen zonako defentsa-egitura erabiltzen duen taldea dela, eta, pertsonalki, asko gustatzen zaiola egiten duten erasoko planteamendua.

Zentzu horretan, funtsezkoa izango da 40 minututan partidatik ez irtetea. Horretarako, gure entrenatzaileak gure jokalari guztiei deitu die, baina, oraingoan, albiste txarra dugu: ezin izango dugu Alamancosekin kontatu hausturagatik. Lehenbailehen sendatzea espero dugu. Gero, Alvaro eta Juaristi daude, pixkanaka osatzen ari direnak, baina azken unera arte zalantza izaten jarraitzen dutenak. Jubenilen taldetik, Ikerrek, Ekainek eta Marcosek bidaiatuko dute.

Aukera berri bat 3 puntu batu eta lehen lau sailkatuak apur bat gehiago estutzeko borrokan jarraitzeko. Goazen Lauburu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!