Ihes egiten utzi ezin dugun beste aukera bat

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2022ko urt. 28a, 11:33

Bihar CD Ibararte nafarra izango dugu aurkari bigarren itzuliko hirugarren jardunaldiko partidan (19:00, Zubiri). Joan den larunbatean etxean galdu ondoren, gure entrenatzaileak argi dauka: egoera aldatu behar da. Horrela, asteak akatsak lantzeko eta izan nahi dugun talde hori osatzen jarraitzeko balio izan du. Aurretik ditugun erronka guztiak kontuan hartuta, funtsezkoa.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken postuan dago gaur egun, hamabosgarren eta hamalaugarren sailkatuekin berdinduta. Hala ere, oso argi daukagu datu horrek ezin duela eta ez duela balio behar izan guri konfiantza emateko. Inondik inora. Gainera, badakigu, dena eman ezean, nafarrek min handia egingo digutela. Denboraldi-aurrean euren aurka jokatutako lagunartekoan ikusi ahal izan genuen hori, intentsitate eta exijentzia fisiko maila oso altuak izan baitziren.

Partidari aurre egiteko deialdiari dagokionez, albiste txar bat daukagu: Alvarok min hartu du eta ezin izango du jolastu. Juaristik ere osatu gabe jarraitzen du. Beraz, bi horiek alde batera utzita, beste guztiak deitu ditu Jotak helburua betetzeko. Gazteen artean, Iker, Marcos eta Ekain izango dira taldeari laguntzeaz arduratuko direnak.

Azken emaitzei buelta emateko gai garela erakusteko aukera berri bat. Goazen Lauburu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!