Larunbateko partida denboraldiaren hasieran jokatutako lagunartekoari eta 2. jardunaldiari gehituta, Ivan Mulasek zuzendutakoen aurka jokatuko dugun hirugarren aldia izango da. Lagunartekoan garaipen argia lortu bagenuen ere, puntu bakarra atera ahal izan genuen txapelketaren barruan euren lurretara joan ginenean. Norgehiagoka oso zaila izan zen. Gure aurkako kanporaketa batez baliatuz, gainetik jartzeko aprobetxatu zuten eta 5eko jokoari esker jarri ahal izan genuen behin-betiko berdinketa.
Hori kontuan hartuta, Jotak esan digu badakitela partida gogorra izango dela arlo fisikoari dagokionez, baina espero dutela “lehen lerroko bertikaltasuna eta defentsa gelditzea”. “Ivan ezagutzen dut, baina haiek gehiago dakite jokoari buruz dudan ideiaz eta nire adimen-egituraz”, gehitzen zuen aurkariarekin lotzen duten 15 urteko lana eta adiskidetasuna gogoratzean.
Jokalarien zerrendan Juaristirekin kontatu ezinik jarraitzen dugu. Gero, Christian eta Oscar daude, aste osoa arazo fisikoekin igaro dutenak. Hala ere, badirudi Christian sendatzen ari dela eta, beraz, Oscar bakarrik izango da zalantza amaierara arte. Euskal Ligako jubeniletatik Marcos, Iker eta Ekain izango ditugu gurekin beste behin ere, eta Eñaut izango da deialditik aterako dena.
Bihar, ihes egiten utzi ezin dugun beste aukera bat. Ez izan zalantzarik moreak animatzera hurbiltzeko! Goazen Lauburu!