Jota Arregui: "Gauza on asko uzten dizkigu partidak"

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2021ko abu. 30a, 19:27

Gure 2B mailako taldea Bilbora joan zen atzo CD Otxartaberen aurkako denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa jokatzera. Taldekideek elkarrekin lehiatuko zuten lehen aldia izango zela kontuan hartuta, abuztuaren 1etik aurrera astez aste lantzen ari direna praktikan jartzeko helburuarekin bidaiatu zuten moreek.

Lehen zatia (35 minutu erlojua gelditu gabe) Oscar, Juaristi, Adil, Boli eta Marcosek hasi zuten. Bestalde, Otxartabek, bere egituraren barruan baja garrantzitsuren batekin zelairatu arren, presio handia egin zuen defentsan eta jokalarien artean zegoen dinamika ona erakutsi zuen. Horren aurrean, gure mutilek intentsitate handiagoarekin erreakzionatzen zuten, lehen aukerak sortzeko asmoz metroak aurrera egiten saiatuz. Izan ere, Bolik 5. minutuan izan zuen lehen aukera, atezainaren aurrean bakarrik zegoela, area ertzean lapurreta egin ostean.

Handik gutxira, ibartarren falta arriskutsu batek etxekoen lehen abagune argia sortu zuen, baina Marcosek ondo urrundu zuen baloia. Hala eta guztiz ere, bilbotarrak gehiegi hurbiltzen ari ziren eta 17. minutuan goizeko lehenengoa igotzea lortu zuten, defentsan antolatzen saiatzen ari ziren moreak ezustean harrapatuz (1-0). Bigarren zutoinera pasatutako pase on batekin ere aldeak handitzeko zorian egon ziren. Ondoren, Bolik eta Adilek berdinketaren gola egiteko aukera paregabea izan zuten. Lehenak jaso, baloia atzelariari bizkarra emanez babestu eta kataluniarrari uzten zion jaurtitzeko. Baloia gora joan zen.

Geroago, atsedenaldirako 9:20ren faltan, gure taldeak bosgarren falta egiten zuen, ekintza bakoitzean ahalik eta gehien eman nahi izanagatik agian. Bosgarrenarekin, seigarrena ere iritsi zen eta, horrekin, markagailuan 2 eta 0-ko emaitza jartzen zuen penalti bikoitza. Jokoan beste aldaketa handirik gabe, lehen zatiaren amaiera iragartzen zuen txistua entzuten genuen.

Aldageletatik itzuli ondoren, bigarrenari (berriz ere 35 minutu erlojua gelditu gabe) Adil, Chuky, Christian, Juaristi eta Zuhaitzekin ekin genion. Baloia mugimenduan jarri eta minutu batera, Juaristik Chukyrengandik baloia jaso eta punteria handiz bidali zuen sare barrura (2-1). Moreentzat lehena izanik, garrantzitsua izan zen markagailuan hurbiltzea, batez ere, aurretik gelditzen ziren minutuei indarrez aurre egiteko. Gainera, minutu batzuk geroago, bigarren zati honetako 4.ean zehazki, Christianek partida berdintzea lortzen zuen aurrean zuen defentsatik alde eginda (2-2). Berdinketarekin, etxekoak markagailuan abantaila handiagoa islatzen saiatu ziren, estrategia jokaldi bat bestearen atzetik eginez.

Ondoren, 11. minutuan eta Christianen bolea baten ostean, baloiak aurkarietako bat ukitu eta bere ate propioan sartu zuen, Ibarrakoak aurretik jarriz (2-3). Hala ere, 5 minutu gehiago bakarrik behar izan zituen Otxartabek ezker hegaletik egindako jaurtiketa batekin norgehiagoka berdintzeko (3-3).

Berdinketarekin, neurketako azken minutuak hurbiltzen ari ziren eta Christian aurka ateratzen saiatu zen, taldea berriz aurretik jartzeko. Elastikotik heldu zioten hori eragozteko. Hala ere, 7 minuturen faltan Adilek lortu zuen gola, indar eta segurtasun handiz jaurtiz (3-4).

Oraindik edozer gauza gerta zitekeela jakinda eta azken txistua entzuteko 2 minutu falta zirela, beste gol bat iritsi zen. Aurkariak hegaleko sakea egin eta baloiak Boliri eman zion, Jorgek defendatutako atean sartuz (4-4). Horrela, besterik gabe, amaierara iritsi ginen.

Proba ona izan zen atzokoa gure mutilentzat eta, partidaren amaieran, Jota Arregui entrenatzaileak honakoa adierazi zuen: "Abantaila fisikoa nabaritu da gure aldetik, denboraldi-aurrea haiek baino askoz lehenago hasi baikenuen. Bestalde, talde trinkoagoa eta jokalarien artean kidetasun handiagoa izatearen abantaila nabaritu zaie haiei". Halaber, gure entrenatzaileak esan zuenez, norgehiagokak "landutako guztia praktikan jartzeko" balio izan zuen. "Gauza on asko utzi dizkigun neurketa izan da. Oso helburu garrantzitsua bete nahi genuen jubenilen eta 3 atezainen parte-hartzeari dagokionez, eta bete egin da. Gainera, axola zitzaiguna defentsa maila zen eta oso pozik gaude ikusi dugunarekin ", gaineratu zuen Arreguik.

Goazen Lauburu!!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!