Asteburuko partida ofizialki bertan behera geratu zen, taldean positibo bat egon delako

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2020ko aza. 23a, 10:18

Arauz ezarritako protokoloari jarraituz, joan den ostegunean, gure lehen taldeko jokalariek lehen antigeno-testa egin behar izan zuten. Hala, emaitzak aztertu ondoren, haietako bat zalantzazkoa zela ikusi zen. Ondorioz, Espainiako Futbol Federazioarekin adostuta, Osakidetzaren bidez presako PCR bat egitea erabaki zen. Zalantzazko emaitza jaso zuen jokalariari hurrengo egunean bertan egin zioten PCR-a eta larunbatean baieztatu zen emaitza positiboa.

Albisteak etsipen handia suposatu du taldearen baitan. Hilabete ugari lehiarik gabe eman ondoren, azkenean, argi pixka bat ikusten zen. Jokalari guztiak oso motibatuta eta ilusio handiarekin zeuden denboraldiari hasiera emateko. Aste oso gogorrak eta zalantzazkoak izan dira eta inork ez zuen beste geldialdirik espero.

Klubak bere gain hartzen du Federazioaren erabakia, gertatutakoaren berri garaiz eta behar bezala eman duela jakinik. Horrez gain, asko sentitzen du, autobusera igotzear egonda, erabakiak sortu dituen eragozpen guztiak. Era berean, eskerrak ematen dizkio publikoki CD. Juventud del Circulo taldeari larunbat goiz frenetiko baten inguruan izan duen ulermen eta enpatiagatik.

Azkenik, klubetik animo handiko mezu bat bidali nahi diogu gure jokalariari, bere errekuperazio azkarraren zain eta lehiara ahalik eta lasterren itzultzeko irrikaz. Egoera ez da batere erraza, baina hemendik inoiz baino indartsuago irtengo gara.

Goazen Lauburu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!