Laubururen eskaera onartuz, atzeratu egin da ligako lehen jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2020ko urr. 31a, 15:17

Azken asteetako ziurgabetasuna medio, gure lehen taldeak Bilbora bidaiatu behar zuen igande honetako 12:00etan mailaz igo berri den Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatzeko. Hala ere, partida atzeratzea eskatu behar izan du Lauburuk, eta Areto Futboleko Batzorde Nazionalak jada ofizialki onartu du eskaera.

Atzerapenaren arrazoia norgehiagoka legez jokatzeko ezinbestekoa den jokalari kopuru falta da. Alde batetik, Nafarroako Gobernuaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduak Bigarren B Mailako taldeko 4 kideri eragiten die, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 Dekretuak kategoria absolutuko talde semiprofesionaletakoak ez diren kirolarien mugikortasuna mugatzen du.

Horrela, Espainiako Futbol Federazioak aurreikusitako liga hasierako datarekin aurrera jarraituz gero, igandeko norgehiagoka erronka handia izango zen. Lau lagunarteko jokatzetik zetorren taldea eta horiek, Jota Arregui entrenatzaileak adierazi bezala, "dinamika eta erritmoa ez galtzeko eta entrenatzen eta konfiantza irabazten jarraitzeko" balio izan zuten. Era berean, azken saioetan hobekuntzetan zentratu dira eta elkarrekin bat eginda, pozik eta gogotsu zegoen taldea. Hala ere, neurri berriak iritsi ziren eta, horrekin batera, gelditzea baino beste aukerarik ematen ez zuten zailtasun gehiago.

Hortik aurrera, ezer gutxi gehiago egin ahal izan da. Berri eguneratuen zain, zalantzarik gabe, ezarritako mugikortasun-mugek eragin larria izaten ari dira gure lehen taldean eta, orokorrean, klub osoan. Dena den, zalantzarik gabe, gure jokalariak prest zeuden sakonki lan egiteko, esfortzu handia eskatzen duen helburu garrantzitsu horren alde borrokatzen jarraitzen dutela erakutsiz.

Ezer ez da erraza izaten ari. Egun, erantzukizuna nagusitu beharra dago eta klubak lan eta ahalegin handia egin du eta egiten jarraitzen du hori horrela izan dadin. Oso kontziente gara une latzak bizitzen ari garela eta badakigu zeintzuk diren lehentasunak. Horrekin batera eta agintari eskudunek erakutsitako zailtasun eta laguntza falta guztiei aurre egiten saiatuz, borrokan jarraituko dugu duela 30 urte sortu zen proiektu berezi hau bizirik mantentzeko. Izan ere, badago musukoaren atzean inoiz ezkutatu ezin izango duguna, hala nola, Lauburu hazten eta ametsak betetzen ikusteak sorrarazten duen poza, edota kirol batekiko grina benetako altxor eta, garai hauetan paradoxikoa dirudien arren, benetako sendagai bihur daitekeela ikusteak dakarren harrotasuna.

Goazen Lauburu!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!