Lauburuk ohorezko jubenil mailako taldean jokatzeko hautaketa proba antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2020ko uztailaren 11

Datorren asteazkenean, uztailaren 15ean, Ohorezko Jubenil Mailako taldean jokatzeko saio bakarreko hautaketa proba antolatu du klubak. Estatu mailako oinarrizko areto-futbolaren adierazle nagusia izanik, iaz Lauburu izan zen maila horretako 3. multzoan presentzia izan zuen talde gipuzkoar bakarra. 

Probintziako jokalari orori zuzenduta egongo da saioa eta jada taldeko kide diren jokalariez gain, jubenil territorialeko eta kadeteen taldeko beste gazte batzuek ere hartuko dute parte. 

Probak 19:00-20:30 bitarte iraungo du eta Ibarrako Belabieta kiroldegian egingo da. Instalaziora sartzeko beharrezkoa izango da musukoaren erabilera. Era berean, klubak beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko ditu.

Ez galdu aukera! 2 eta 4 plaza bitarte daude eta horietako bat zurea izan daiteke!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!