ESKOLA KIROLA ETA KIROL FEDERATUA BERTAN BEHERA

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2020ko martxoaren 12a

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izan duen bilakaera ikusita, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola-kirola eta kirol federatua bertan behera uztea erabaki duela. Horrek lehiaketa zein entrenamendu guztiak bertan behera uztea dakar bihartik (ostirala) aurrera.

Eskola-kiroleko jarduerak bertan behera uztearen arrazoia ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala eteteko erabakia betetzearekin lotuta dago. Bestalde, kirol federatuari dagokionez, Gipuzkoako lurralde eremuko kategoria guztietan eremu nazionaleko federazioen kasuan hartu den irizpide bera jarraitzea erabaki da: lehiaketak bertan behera uztea bi astez.

Hori guztia dela eta, klubean, osasun eta kirol-agintariek gomendatzen dutenaren jarraipen zehatza egiten jarraituko dugu une oro. 

Lauburu K.E

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!