Lauburuko bazkide saritua

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2020ko martxoaren 10a

Hilero, Ibarrako Merkatarien Elkarteak elkarteko komertzioetan erosten duen Lauburuko bazkideek 50 euroko erosketa bale batekin oparitzen dituzte. Denboraldia amaitu arte Merkatarien Elkarteak hilero egiten duen zozketan, 50 euro irabazteko aukera dute klub moreko bazkideek.

Lauburu Kirol Elkarteak eta Ibarrako Merkatarien Elkarteak sinatutako hitzarmenaren baitan, merkatarien elkarteko komertzioetan erosten duten Lauburuko bazkide guztien artean, HILERO, 50 euroko erosketa balearen zozketa egiten da.
Otsaileko zozketan 416 zenbakia atera zen eta San Inazio auzoan kokatzen den Jon Barriola harategiak eman zuen.


Pakita Etxeberria ibartarra izan da zenbaki irabazlearen jabea.
Bigarren aldiz tokatu zaio gainera, 2019an ere zorteduna
 izan baitzen. Zorionak Pakita! eta eskerrik asko Jon!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!