Gabonetan Lauburuko ekipazioa eskuratzeko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko azaroaren 21a

Lauburuko kamiseta pertsonalizatua erosteko aukera jarri du Klubak gabon hauetan.

Kamiseta morea, izen eta zenbaki gogokoenarekin eskuratzeko aukera jarri du Lauburuk gabon hauetan. Ekipazio osoa erosteko aukera ere badago, hala nahi izanez gero.
Kamiseta bakarrik, izena eta zenbakiarekin 30 eurotan salduko da eta ekipazio osoa 60 eurotan.
Eskaerak egiteko epea abenduaren 5a izango da, eta telefonoz edo WhatsAppez eskatu daiteke ondoko zenbaki honetan: 688691330

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!