Bidaia berri bat Bizkaiara hiru puntuak lortzeko helburuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko aza. 15a, 08:34
Lauburu Ibarra Mahalak Bilbora bidaiatuko du larunbat honetan bertako Gora Bilbao taldearen aurka lehiatzeko. Partida arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Abusu-La Peña kiroldegian. Piparreroak, Elorrietakoren aurka irabazi ondoren, beste garaipen bat gehitzea espero dute, modu horretara, ligako sailkapeneko lehen postuengatik borrokatzen jarraitzeko.

Une hauetan, sailkapeneko hirugarren postuan daude ibartarrak 15 punturekin; 5 garaipen eta porrota bakarreko balantzearekin. Horrez gain, 3 puntuek bakarrik urruntzen dituzte sailkapenaren buru diren Otxartabe eta Zierbena taldeetatik.

Mikel Azkorrak entrenatzen duen talde bizkaitarrak 6 puntu lortu ditu lehen 6 jardunaldiak jokatu ostean. Zehazki, 2 garaipen eta 4 porrota pilatzen dituzte, aldeko 14 gol eta kontrako berriz 34 dituztelarik. Etxean jokatutako partidetan, Mar Rock taldea garaitzea lortu dute, 5-0eko emiatzarekin, baina, aldi berean, 0-8 galdu dute Zierbenaren aurka, eta 1-9 egin zuten ibartarren azken aurkariaren kontra.

Moreek, larunbateko hitzorduan, ezin izango dute Oier Goikoetxea kontuan hartu. Izan ere, ligako azken partidan kanporatua izan zen eta asteburu honetan zigorra bete beharko du. Baja honetaz gain, litekeena da beste jokalariren bat ere ez egotea, agian lehenengo taldeak Tafallako jardunaldirako jokalariak behar izango ditu-eta. Gainerako jokalariei dagokienez, jokatzeko prest egongo dira larunbateko topaketan.

Entrenatzailearen hitzetan: Gora Bilbao astez aste hazten doan talde bat da eta ziur nago partida zorrotza izango dela. Mikel Azkorra esperientziaz betetako entrenatzailea da eta bere jokalarien etekin handiena ateratzen saiatuko da gu irabazten saiatzeko. Entrenamenduei dagokienez, ez da asterik onena izan, baina, aitzakiarik jarri gabe, gure nibel hoberenean lehiatu behar dugu sailkapeneko lehen postuengatik borrokatzen jarraitzeko beharrezkoak diren 3 puntuak lortzeko.

Beste alde batetik…

LAUBURU BERAZUBI FISIOTERAPIAK GIPUZKOAKO KOPAKO FINAL-ZORTZIRENAK JOKATUKO DITU!

Jada burutu da Gipuzkoako Kopako zozketa eta Lauburu Berazubi Fisioterapia Mondrate taldearen aurka lehiatuko da Mondragonen. Lauburuk final-zortzirenetara sailkatzea lortu du Bilkoin Legorreta taldeari 1-8 irabazi ondoren, aurreko azaroaren 2an jokatutako bigarren kanporaketan. Irabaziz gero, ibartarrak hilak 30ean burutuko diren final-laurdenetara sailkatuko dira. AUPA LAUBURU!!!!

AURREKO IGANDEAN ESKOLEN ARTEKO TOPAKETA OSPATU ZEN

Lauburuko txikiak topera ibili ziren aurreko igandean ospatutako eskolen arteko Topaketan. Bertan, Eguzki Areto Futbolak, Eskoriatzak eta Antiguokok ere parte hartu zuten. Partidaz betetako goiz bat izan zen, non etxeko txikiek areto futbolaz eta giro paregabe batetaz gozatzeko aukera izan zuten. Mila esker Belabietara gerturatu zineten guztioi!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!