Jokalariak behar ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko azaroaren 14a

Uzturpe Lauburu Neskak, infantil kategoriako taldean jokalari gehiago behar ditugu eta 12-13 urteko neskei zuzenduta dago deialdia

Egun 10 jokalariek osatzen dute taldea, baina beste bost gehiago izanez gero, osatuago geratuko litzateke. Kategoria honetan ez dago emakumezkoen ligarik eta mutilen kontra jokatu behar izaten dute, baina kadetera iristen direnean talde sendo eta lehiakor bat osatzea da gaurko helburua. Bitartean ikasi eta gozatu areto futbolarekin. 
Talde honen parte izan nahi baduzu, deitu 627459940 telefono zenbakira, animatu!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!