Lauburu Ibarra Mahalaren gol-festa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko urr. 30a, 09:12

Lauburu Ibarra Mahalak 14-3 irabazi zion Mar Rock talde Kantabriarrari ligako bosgarren jardunaldian. Garaipen honekin denboraldiko laugarrena gehitu dute moreek eta goiko postuetan finkatu dira.

 

Partidaren hasiera ez zen bertakoen gustukoa izan; Aitor Arevaloren mutilak kontzentrazio maila baxuarekin atera ziren pistara, eta horrelakoetan aurkariak egoera aprobetxatzea ohikoa izaten da. Bigarren minutuan bisitariek markagailuan aurreratzea lortu zuten, langara jaurtiketa bat eta beste ekintza arriskutsu bat ere, geratu behar izan zuen Marcosek.

Talde moreak ez zuen nahikoa erritmoa jokoan eta aurkariaren eraso zuzenen aurrean deseroso zeudela ikusita, seigarren minutuan hutsartea eskatu zuen entrenatzaileak. Inflexio puntua izan zen, ondoren norgehiagoka guztia aldatu baitzen. Moreen intentsitatea handitu zen, baloiaren abiadura ere bai eta okasioak iristen hasi ziren. Bertako taldea 6-1eko errentarekin iritsi ziren atsedenaldira, guztiak lehenengo zatiaren azken 9 minutuan sartu zituztelarik.

Lehenengo zatiko golegileak Iñigo Iriarte birritan, Jokin Agirretxe, Aimar Zubillaga, Aimar Iturriotz eta Iker Sanchez izan ziren.

Aldageletatik bueltan, ez zen norgehiagokaren norabidea aldatu, bi taldeen artean zegoen nagusitasuna bistakoa zen. Entrenatzaileak egoera honetaz baliatu zen minutuak banatzeko. Moreen gol kopurua handitzen joan zen 14-3 amaitu arte, eta zati honetan gol egin zuten jokalariak hauexek: Jokin Agirretxe birritan, Eneko Vinuesa, Aimar Zubillaga, Iñigo Iriarte, Asier Izagirre, Martin Ibarbia eta Iker Sanchez.

Entrenatzailearen hitzetan: “Aurkaria bistarekin analizatzen denean bere bertuteak eta akatsak ikusten dituzu; jokalariek ikusten dutenaren arabera edota aurkariaren izenaren arabera katalogatzen dute norgehiagoka bat. Zelaira erlaxatuta atera gara, derrigorrezko kontzentraziorik gabe, eta konturatzerako markagailuan atzetik jarri gara. Hutsartearen ostean taldeak ondo erreakzionatu du eta ohi bezala lehiatzen hasi da. Kritikoa izan naiz gaur beraiekin, izan ere, ez gaude ezer bazterrean uzteko moduan, jokalari askok teknika eta taktika falta dutela jakitun izanda gainera; askotan beste jokalariek duten mailak estaltzen baititu lehenengo hauek”.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!