Koparen atarian da Lauburu

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko urr. 16a, 09:58

A.D. SAN JUAN - LAUBURU KE IBARRA

Urte luze bat pasa ondoren, berriro Kopa iritsi zaio Laubururi. Pasa den denboraldia bigarren postuan amaitu ostean, merituzko postu honek Errege Kopan jokatzeko aukera eman dio talde moreari.

 

Nafarroan izango da oraingoan eta iazko aurkari bera izango du parean, AD San Juan, final 32renetara iristeko bazterrean utzi behar izan zuen talde nafarra, hain zuzen. Kanporaketa honetan irabazle ateratzen denak, hurrengo errondan Bigarren Mailako talde baten kontra jokatzeko aukera irabaziko du sari moduan.

Garbi dago moreek eta berdeak parez pare jarriko dituen neurketa bat izango dela eta Alfredo Hualderen mutilak dena ematera aterako direla; ahalik eta ondoen lehiatu, hurrengo kanporaketan sartzeko saria lortzeko.

Gaurko norgehiagoka hizpide hartuta, Alfredok ondoko adierazpen hauek egin zituen: “Iaz hainbeste kostata lortu genuen sariaz gozatzera joango gara, baina neurketa honen zailtasunaz jabe izanda aldi berean, sufritu eta gozatu, biak batera egin beharko dugula kontziente izanda. Gauza asko ondo egin beharko ditugu, hurrengo errondara iritsi nahi badugu. Saria potoloa da eta sinesten jarraituko dugu”.

Ez dago esan beharrik, taldeak bere jarraitzaileen laguntza ezinbestekoa izango duela norgehiagoka honetan. Saria handia da eta jokalariek dena emango dute pistan hori lortzeko. Beraz, Ibarrako afizioari deitzen diogu ikuskizun paregabe hau ikustera hurbiltzeko Iruñara, Donibane Keren kiroldegian izango da, gaur 20:00etan.

Ez ahaztu, Gaur ASTEAZKENA, URRIAK 16, 20:00etan

#AukeratuMoreeginLaubruu #GoazenMorez

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!