Berriro irabazi du Lauburuk (3-2)

Erabiltzailearen aurpegia

LAUBURU KE IBARRA - PATATAS GOMEZ SALA 2012

Neurketa zirraragarria jokatu zen larunbatean Belabietan, eta talde moreak golaren aurrean erakutsitako trebezia faltak amaiera sufritu bat eragin zuen; bi taldeak bostekoak atera zituzten, baina azkenean Lauburuk eraman zituen puntuak.

Hasieratik atera ziren bi taldeak hiru puntuen bila. Aurkariaren area inguruan presionatzen zuten biek, parekoaren aurreratzea eragotziz, eta presiotik ateratzeko fin ibili behar zen. Partida hasi eta bi minutura, defentsa morearen zalantza bat aprobetxatuz, Aragoiko taldeak, Jaimeren eskutik,  toke fin bat eman eta Endika gainditu zuen. Norgehiagoka ez zen testuinguruz aldatu, baina Lauburu bere erasoak hobetzen hasi zen, bisitarien arean presentzia izaten. Aragoiarrek ere estrategia eta kontra bizkorrak egiten hasi ziren; Lauburu maiz iristen zen, baina atezainak aurreratzea eragozten zuen behin eta berriz. Azkenean, Aitzol eta Zumetaren arteko jokaldi on batean bisitarien defentsa eraitsi eta tolosarrak banako berdinketa egitea lortu zuen kalitatezko jaurtiketa batekin. Emaitza honekin aldageletara joateko ordua iritsi zen.

Bigarren zatian garaipenaren bila atera zen Lauburu bat ikusi genuen, hasieratik bisitariei presioa sartuz eta hauei kantxa erditik pasatzen utzi gabe. Gol aukerak ere iristen hasi ziren, baina oraingoan ere, bisitarien atezainak eragozten zien gola Oihan, Andoni, Aldalur eta besteei. Zati honen erdi aldera edo, Andonik parekoaz libratzea lortu zuen bandan eta Zumetari atzetik pasaz, honek markagailua 2-1ean jartzea lortu zuen. Oraindik asko geratzen zen amaierarako, baina talde morearen erasoak ikusita, bisitariek atezain jokalaria ateratzea erabaki zuen, honela, gutxienez, baloiaren jabetza ziurtatzen zuen. Norgehiagokaren dinamika aldatu zen orduan, eta lau minutu geratzen zirela, berdinketa ere lortu zuten bisitariek, Ferren eskutik. Tanto honen ondoren Alfredo Hualdek bostekoa ateratzeko zalantzarik ez zuen izan, Andoniri atezainaren kamiseta jantziaz. Bostekoarekin minutu batean berriro aurretik jartzea lortu zuten moreek; Javi Saldisek sartu zuen, ezkerrera okertutako jaurtiketa indartsu batekin. Azken minutuetan ibarrako defentsan lan handia egin zuen taldeak, emaitza bere horretan uzteko.

Gogorra eta sufritua beraz, norgehiagoka; denboraldi honetan hiru puntuak lortzea ze zaila izango den garbi geratzen da berriro. Aurkari bakoitzak bere armak erabiltzen ditu eta garaipena lortzea zailtzen du. Hiru puntu berri hauek konfiantzan irabazteko balioko die Laubururi eta sentsazio onekin jarraitzeko gainean duten aste gogorraren aurrean. Asteazkenean taldeak San Juanen aurka jokatu beharko du Iruñean Kopako partida, eta larunbatean, seigarren jardunaldia Zierbenaren kontra Bizkaian.

Atsedenaldian DANON TXOKOA jatetxeak eskainita, bazkide guztien artean egindako bi lagunentzako afariaren zozketan irabazle Lierni Etxeberria izan zen. Zorionak!!

Gogoan izan bestalde, bazkide egiteko aukera dagoela oraindik. Denboraldi berri honetan talde morea jokatzen ikusteko eta animatzeko aukera eta bazkide izateak ematen dituen abantailez gozatzeko aukera.  

#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMore

XEHETASUNAK

 

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Antxon, Andoni, Javi Saldise (1) eta Beñat Aldalur.

Beste jokalariak:  Zumeta (2), Aitzol, Dani G., Oihan, Boli eta Jorge.

PATATAS GOMEZ AD SALA 2012: Sergio,Amores, Fer, Alvaro eta Jaime (1)

Beste jokalariak:  Alejandro, Victor, Agut, Casado, Antolin eta Josemi.

TXARTEL HORIAK:

LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan

PATATAS GOMEZ AD SALA 2012: 

GOLAK 

0-1 MIN 3 JAIME

1-1 MIN 15 ZUMETA

ATSEDENALDIA

2-1 MIN 30 ZUMETA

2-2 MIN 36 FER VIDAL

3-2 MIN 37 JAVI SALDISE

EPAILEAK 

 Lander Perez Recalde(Nafarroako Komitea) 

Fernando Otamendi Laskarro (Nafarroako Komitea)

 KRONOMETRATZAILEA 

Jose Maria Montero Celaya (Gipuzkoako Komitea)

 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!