Aukeratu morea

2019-2020 denboraldirako bazkide egiteko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko ira. 4a, 09:02

Lauburu ez du talde batek osatzen soilik, 8 taldez osaturiko klub bat da. Egun, 125 lagunok osatzen dugu Lauburu kluba. Bertan, herriko zein eskualdeko gazteak areto futbolean jokatzeko aukera dute, baina horretaz gain baloreak transmititzen dituen kluba da Lauburu, eta Ibarran hezitzeaz gain, herriaren izena lau haizetara zabaldu izan du bere historiako urte guzti hauetan.

Herritarrez osaturiko taldea izanik, herriak ere parte hartzeko aukera izan behar duela pentsatzen dugu. Hasiko den 2019-2020 denboraldian herritarrekin osatu nahi dugu kluba eta horretarako zure laguntza premiazkoa izango da. Denok batera herria egingo dugu, indartsuago izango gara eta etxean lehenego taldeak jokatutako partidetan doan sartzeaz gain -klubeko egunekoa izan ezik-,   abantailak izango ditugu:Ibarrako Merkatari Elkarteko komertzioetan egindako erosketa bakoitzean, Lauburuko sozioek (bazkide txartela erakutsita) zenbaki bat eskuratuko dugu eta denboraldia amaitu arte hilero egingo den 50 euroko erosketa-txeke baten zozketan sartuko gara. Hileko irabazleak Merkatari elkarteko komertzioetan erabili ahal izango du aipatu 50 euroko erosketa-txekea.


Hona sozio egiteko aukera ezberdinak:

18 urtez azpikoek: sarrera doan
Ikasle eta langabetuek: 20 euro urtean
Helduek: 30 euro urtean
Famili-abonua: 50 euro urtean

#aukeratumoreeginlauburu



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!