2019-2020 ikasturtearen aurre-denboraldiari hasiera eman dio Lauburuk

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko abu. 14a, 21:23
Pasa den astelehenean, abuztuaren 12an eman zion hasiera Lauburuk bere lehenengo taldearen bidez 2019-2020 denboraldi berri eta zirraragarri honi.

Aurre-denboraldi honen entrenamenduak bost astez luzatuko dira, Ligako lehenengo norgehiagokara baldintza onenetan iritsi ahal izateko. Belabietan izango da, irailaren 14an, Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra.

Gorputz teknikoak marraztutako plangintzaren arabera, asteko hiru entrenamendu saio egingo ditu taldeak eta tartean lagunarteko norgehiagokak jokatuko dira, ahalik eta baldintza onenak eskuratzeko denboraldi hasieratik.

Aurre-denboraldi honetan jokatuko diren lagunartekoak hauexek:

  • Abuztuaren 17a, larunbata, Belabietan: Lauburu KE – Ibararte FS, 18:00etan

  • Abuztuaren 24a, larunbata: Lauburu KE – Otxartabe FS, 12:00etan

  • Abuztuaren 28a, asteazkena, Elorrion: Elorrioko Bustanza – Lauburu KE, 19:00etan

  • Abuztuaren 31a, larunbata, Burgosen: Juventud del Círculo – Lauburu KE, 18:00etan

  • Irailaren 6a, ostirala, Belabietan: Lauburu KE – San Juan FS, 19:00etan

Alfredo Hualde entrenatzaileak adierazpen hauek egin zituen aurre-denboraldia eta lantaldea hizpide hartuta: “Oso denboraldi polita daukagu aurrean eta ilusio handienarekin eta inor baino gogotsuago gaude. Lantaldearen gehiengoak jarraitzea lortu dugu eta fitxaketa berriekin pasa den denboraldian arrazoi desberdin medio, ahul samar geratu zitzaizkigun hainbat esparru indartzea ere lortu dugu. Berme guztiekin lehiatu ahal izateko behar beharrezkoa den grina horrekin hartuko dugu aurre-denboraldia”.

#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!