Emakumezkoen areto futbolaren aldeko apustua egiten jarraituko du Lauburuk

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko uztailaren 3a

Aurten zoritxarrez, Lauburuk ez du senior kategorian emakumezkoen talderik izango, baina emakumezkoen areto futbola indartzeko apustua egiten jarraitu nahi du klubak. 

Sortu berria den eskolatik aterako diren neskek gerora jarraipena izatea da Klubaren helburu bat, aurretik egindako lanarekin, bi urtera senior lehiaketara itzultzea. Hamar jokalari baditu jada klubak eta kaptazio jardunaldi berri hauekin bi gauza lortu nahi dira: data hauek ematen duten aukera aprobetxatuz teknifikazio saioekin hastea eta lauzpabost neska gehitzea lantaldea osatzeko.
Infantil kategoria honetan nesken lehiaketarik ez dagoenez, adin bereko mutilen kontra jokatuko luke nesken taldeak, eta ezaugarri hau ez da oztopo izango lehiaketan, izan ere, eskolan egon diren bitartean mutilen kontra parez pare jokatzeko gaitasuna soberan dutela erakutsi baitute.
Esperientzia berri honetan Lauburuk mimorik handiena jarriko du eta zailtasun guztien gainetik klubak emakumezkoen atala ere edukitzea bultzatuko du.

#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMoreeginLauburu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!