Espainiako txapelketa jokatuko dute Euskadiko txapeldun diren kadeteak

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko mai. 22a, 22:08

Kadeteen Espainiako txapelketaren aurreko fasea antolatuko du Ibarrak

Gertakariak biderkatzen ari dira Ibarran. Pasa den larunbatean Mikel Raposok gidatutako kadeteen taldea Euskadiko txapeldun bilakatu zen eta honela, kategoriako Espainiako txapelketaren aurreko fasea jokatuko du.

 

Emaitza jakin bezain pronto hasi zen Klubeko zuzendaritza fase horietako bat herrian antolatzeko eskaera luzatzen, epea astelehenean 12:00etan amaitzen baitzen. Eskaera epe barruan sartuta beraz, Laubururi sede bat eman zitzaiola asteartean eguerdian jakin zen eta poz handia zabaldu zen familia more guztian. Proiektuaren sustapenari eta garapenari begira garrantzi handiko ekimena izango da, jarraitzaile, babesle eta instituzio andana bertaratu daitekeelako gurera.

Euforia puntu hori ez zen horretan geratu, izan ere, zozketa egin ondoren, multzoaren osaketak berri oso onak utzi dizkigu-eta: kategoriako egungo txapelduna den F.C. Barcelona taldeari multzo bera egokitu zaio beste 1go mailako klubekin batera, Zaragozako Sala 10 eta Ribera de Navarra taldeak. Luxuzko kartela izango dugu beraz, Belabietan.

Etorkizunean lehenengo mailako talde batzuen parte izango diren gazte oparoetako batzuk ekinean ikusteko aukera ezin hobea izango da.

Laubururentzat sari bikaina da eta bere neurrian gozatzen eta baloratzen jakin behar dugu. Azken sei urtetan kluba bi faseetan sailkatu da Jubenil Nazionalean eta beste bitan kadete kategorian; jokalari, tekniko eta direktibakoen lan gogorraren emaitza izan da, zalantzarik gabe. Kategoria hauetan lor dezakegun saririk handiena da eta errepikatzeko zortea badugu ere, torneo hauen partehartzeari eta antolakuntzari ezin diogu baliorik kendu.

Bidezkoa da Ibarrako udalaren inplikazioa azpimarratzea, ekimena antolatu ahal izateko beharrezko xehetasun guztiak bizkortasunez kudeatzeagatik; eskerrak areto futbolaren komite nazionalari ere, fase baterako sede moduan kluba aukeratzeagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!