Azpiko taldeak izango dira protagonista asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko mai. 3a, 08:27

Ciudad Realen ospatuko den errege kopa dela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez eta azpiko kategoriek eta territorialek hartuko dute protagonismoa jardunaldi honetan. Infantilek eta kadeteek bazterketa desberdinak jokatuko dituzte Gipuzkoako txapelketako finalera iristeko helburuarekin.

Senior kategorian, Lauburu Berazubi Fisioterapia taldea Lasarteko Aldaz Hortz Klinika taldearen aurrean jarriko da; zazpigarren eta zortzigarren sailkatuak neurtuko dira hurrenez hurren, eta ligako finalari eroso erantzungo diote Txubelen mutilak bigarren itzulian ondo erreakzionatu ostean. Norgehiagoka honek irekiko du jardunaldia Belabietan, ostiralean 20:00etan.

Jarraian neskak hartuko dute lekukoa eta Gipuzkoako txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko dute. Lesioek min handia egiten ari dira denboraldi honetan eta oraindik ez dute lortu txapelketako bigarren fase honetan puntuatzea. Gipuzkoako finala jokatzeko aukerarik gabe geratu dira, azken bi denboraldietan txapeldun izan ostean. Helburua txapelketa sentsazio onarekin amaitzea eta datorren denboraldia planifikatzen hastea da.

Norgehiagoka garrantzitsuak larunbatean goizean izango dira. 9:30ean infantil taldeak kategoriako lehenbiziko finalaurrekoa jokatuko du; jokoan datorren astean Donostiako Gaska kiroldegian jokatuko den finalerako pasea. Aurkaria Antiguoko izango da; talde honek denboraldiaren azken fasean asko hobetu du, eta finalaurreko hau ligako bosgarren sailkatu bezala jokatuko badu ere, Loitzun eta Cesar Rocaren mutilak ez lukete lasaitasunarekin hartu behar Enriquek gidatutako talde hau.

Aurten Gipuzkoako txapelketako irabazleak Espainiako txapelketako aurreko fasea jokatzeko aukeretan sartuko da historian lehenbiziko aldiz Euskadin.

Jarraian, 11:00etan Mikel Raposok gidatutako kadeteak Irungo Erain taldea jasoko dute; hauek ere Gipuzkoako txapelketako finala dute jokoan. Mondraten izandako estropezuaren ostean garaipenak bakarrik balioko die, izan ere, jardunaldi baten faltan eta ligan laugarren sailkatua izanda, Mondratek finalerako plaza lortu du-eta.

Eta zehazki Mondrate izango da 12:30ean Belabietara etorriko dena gure 2004. urteko kadete taldearen kontra jokatzera, zeina liga erregularreko bigarren itzuli bikaina burutu ostean finalera iristeko aukerarik gabe iritsi da azken norgehiagoka honetara.

Gipuzkoako finala Zarautzen jokatuko da datorren maiatzaren 25ean. Hala ere final honetan ez da kadeteen Euskadiko txapelketaren finalerako paserik emango, euskal komiteak territorialeko txapelduna izendatzeko datarik ez zegoelako, eta honekin batera, Espainiako txapelketaren aurreko fasean parte hartzeko aukera ere.

Euskadiko txapelketa datorren maiatzaren 18an jokatuko da, Bizkaiko txapeldunaren contra eta Mikel Raposoren mutilak izango dira final hori jokatuko dutenak liga erregularreko txapeldun bilakatu ostean. Final horretan, esanda bezala, Espainiako txapelketaren aurreko fasea jokatuko duen taldea erabakiko da.

Zorte on guztiei, bakoitzak bere konpromiso eta helburuekin klubari hazten laguntzen du, indibidual eta kolektiboki.

#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMoreeginLauburu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!