Fase berri bat hastear

Erabiltzailearen aurpegia Maider Lopez 2019ko martxoaren 28a

Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri; talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin.

Partida hasteko ordua iritsi, eta jokalari guztiak kantxan ziren. Aurrean talde gogor bat genuen. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina, minutu gutxira, banakoa lortu eta partidan sartu ginen. Atsedenaldira iristerako, hala ere, bigarrena sartu ziguten. Bigarren zatiari gogotsu ekin genion; animoa goian eta baloiaren jabetza genuen, baina aukera dezente barkatu izanak, atzetik jarraitzea eragin zuen.

Trintxerpeko neskek ez zuten barkatu, eta kontraeraso batean 3-1ekoa egin zuten. Azken 5 minutuetan, arriskatzea erabaki genuen bostekoarekin, aukera gehiago sortu eta aldea txikitzeko asmoz, baina, falta baten ostean, 4-1eko emaitzarekin amaitu zen partida. Azkenean, emaitzak egindako lana islatzen ez duenaren sentsazioarekin egin genuen, etxera bueltako bidea.

Ligako partida guztiak jokatuta, eta 3. postuan amaitu ondoren, fase berri bati ekingo diogu datorren astean. Ea berriro ere sentsazio onak emaitzetan islatzea lortzen dugun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!