Liga amaituta fase berri bat ekingo diote Lauburuko emakumezkoek datorren astean

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko martxoaren 26a

Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren.

Arratsaldeko 17:30ak eta Trintxerpera iritsi berri, talde erdia Cuencara bidean, baina partida hasterako iritsiko ziren esperantzarekin; Partida hasteko ordua iritsi eta jokalari guztiak kantxan ziren.

Aurrean talde gogor bat izanda hasi zuten partida moreak. Horrela iritsi zen 1-0eko gola, baina handik minutu gutxira banakoa lortu eta partidan sartzea lortu zuten Lauburukoek. Atsedenaldira iristerako hala ere, 2. gola jaso zuten eta markagailuan bertako taldearen atzetik iritsi ziren partidaren erdira.

Bigarren zatia gogotsu ekin zien bisitariek; animoa goian eta baloiaren jabetza zuten, baina aukera dezente barkatu izanak bertakoen atzetik jarraitzea eragin zuen.

Trintxerpeko neskek ez zuten moreen hutsa barkatu eta kontraeraso batean geldo harrapatuz, 3-1ekoa egin zuten. Azken 5 minutuetan, arriskatzea erabaki zuten bisitariek bostekoarekin, horrela aukera gehiago sortu eta markagailuko aldea txikitzeko asmoz, baina falta baten ostean, 4-1eko emaitzarekin amaitu zen partida. Azkenean, emaitzak egindako lana islatzen ez duenaren sentsazioarekin egin zuten neskek etxera bueltako bidea. Ligako partida guztiak jokatuta eta 3. postuan amaitu ondoren, fase berri bati ekingo dio taldeak datorren astean. Ea berriro ere sentsazio onak emaitzetan islatzea lortzen duten.

 

EMAKUMEZKOAK LIGA 2. FASEA 1. MULTZOA

30/03/2019     ESKORIATZA K.E.     LAUBURU K.E. IBARRA

06/04/2019     LAUBURU K.E. IBARRA TRINTXERPE K.E.

13/04/2019     ORDIZIA K.E.        LAUBURU K.E. IBARRA

04/05/2019     LAUBURU K.E. IBARRA ESKORIATZA K.E.

11/05/2019     TRINTXERPE K.E.      LAUBURU K.E. IBARRA

18/05/2019     LAUBURU K.E. IBARRA     ORDIZIA K.E.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!