[Aulkitik] Harmailan 1, jolasean 3

Erabiltzailearen aurpegia Olaia Lizartza 2019ko otsailaren 27a

Beste asteburu batez Belabietan ginen ostiral iluntzean, ligako partida jokatzeko. Gure aurrean Idiazabalgo taldea, azken bi urteetan finalean arerio izan dugun taldea, partida erakargarria aurreikusi zitekeen, beraz. Bada, badirudi ez genuela gehiegi erakarri, harmailetan behintzat argi ikusi zen hori.

Azken boladan albiste izan da emakumezkoen futbola ikusle mailan izaten ari den gorakada, lehenengo mailako zelaiak betetzeraino. Jakitun gara ezin garela berekin alderatu, baina areto futboleko emakumezkoen taldeek ere etorkizunik izatea nahi badugu bultzadatxo bat behar dugu.

Gainontzean partida erakargarria izan zen, bai behintzat jokalariontzat. Emaitza, 3 eta 1ekoa izan zen kantxan, baina harmailetan aldiz, kanpokoak garaile 1 eta 3. Garaipena lortuta, orain atseden egunez disfrutatu eta laster izango gara berriz ere Belabietan, han espero zaituztegu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!