Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko ots. 20a, 10:57

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian.

Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen taldeak; ostiraleko norgehiagokarako Alvaro, Asier eta Gurru jubenilekin osatu zen taldea gainera, freskura puntu bat emanez, eta presentzia handia eta errendimendu fisiko handia erakusten duen talde serio baten kontra parez pare lehiatuz.

Lauburuko neskek ordea, ez zuten patu bera izan Ordiziara egindako bisitan. Zalantzarik gabeko liderra da talde hau kategorian eta moreek ez dute oraingoz, ez ligan ezta kopan ere, irabaztea lortu. Talde morea murriztu xamar agertu zen gainera, eta ezin izan zuen Ordiziaren kontra lehiatu. Ligako tituluaren bila doaz zuzenean, eta 10-1 irabazi zuten ordiziarrek; aurkariari zorionak eman eta datorren jardunaldirako osatzeko lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen.

Klubeko bi kadeteak ere garaipena lortu zuten; titulurako Play-Offean sartzeko lehian sartzen dira honela, nahiz eta aurtengo denboraldian liga erregularreko txapelduna Euskadiko txapelketan Gipuzkoa ordezkatuko duen taldea izango den. Txapelketa honek Espainiako txapelketako aurreko faserako toki bat ziurtatzen du; orain hiru denboraldi klubak esperientzia bikaina izan zuen fase hori jokatzea tokatu zitzaionean.

2003ko kadeteen taldeak Erainen pistara bisita garrantzitsua egingo du. Bi taldeak kategoriako lidergoa partekatzen dute, baina donostiarrei ligako lehenbiziko jardunaldian atzeratutako norgehiagoka jokatzea geratzen zaie oraindik. Ezohiko egoera da, ez da ulertzen nolatan ez diren neurriak hartu lehenago, norgehiagoka atzeratutako partidaren emaitza jakin gabe jokatu beharko baita, sailkapenean izango duen eragina ezagutu gabe, liga erregularra amaitzeko lau jardunaldi besterik falta ez direnean.

Azkenik, infantilen kategorian, Lauburuko taldeak binako berdinketa egin zuen Herrikideren kontra eskualdeko derbian. Garaipen usaina duen puntu bat lortu zuen, markagailua irauli behar izan zuten-eta. Datorren larunbateko irteera berrian baliogarri izan beharko du titulua lortzeko lehian jarraitu nahi bada. Oraingoan Antiguoko taldearen kontra jokatuko du, eta oraindik joaneko norgehiagoka jokatzeko dutenez, hurrengo asteburuan jokatuko dute lehiaketaren geldialdiarekin kointzidituz. Honela, bi asteburu jarraian neurtuko dira bi taldeak.

 

#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMoreeginLauburu


Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!