Aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori zen Lauburu Ibarra Mahala

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko ots. 6a, 08:07
LAUBURU IBARRA MAHALA - CD OTXARTABE

Lauburu Ibarra Mahalak 4-8 galdu zuen Otxartaben aurrean, honela bere hirugarren porrota jarraian gehitu duelarik. Aitor Arevaloren mutilak lehenengo bi sailkatuen kontra jokatutako partida onetik zetozen, baina orduan erakutsitako maila dezente jaitsi zuten eta ate aurrean eraginkorragoa izan zen talde bizkaitarraren aurreran erori ziren.

 

Norgehiagoka ez zen bertako taldearen aldeko hasi, 30 segundora baloia galdu eta bisitariek 0-1ekoa egin baitzuten. Aurkaria erasorako ideia oso garbiekin etorri zen Ibarrara, presio irteeretan aurre-fabrikatutako jokaldi asko eta baloia bandatik ateratzen zen aldi oro joko zuzena. Hamargarren minutuan bisitariek 0-2 egin zuten eta minutu bat beranduago Cuadradok 1-2koa sartu zuen Oihan Arrospiden kontra egindako penalti bat gauzatu zuenean. Gol honek animoak eman zizkion taldeari eta bi minutura, Alvaro Alonsoren bandako ekintza batean aurkari batek bere atean sartu zuen markagailuan berdinketa ezarriz. Ibarrakoen pozak ez zuen asko iraun hala ere, hiru minutura bi golen aldea jarri baitzuten bisitariek, lehenengo zatiaren amaieran markagailua 2-4ko emaitzarekin utziz.

Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren antzerakoa izan zen, 30 segundora Otxartabek 2-5ekoa egin zuen. Taldeari kasta atera zitzaion orduan eta norgehiagokaren unerik onenak izan zirenetan, bisitaria bere arean erabat inguratu zuen eta aukerak bata bestearen atzetik sortu ziren. 13 minutuen faltan Iraitz Beak 3-5ekoa jarri zuen markagailuan eta minutu bat beranduago Martin Ibarbiak 4-5ekoa egin zuen. Denbora geratzen zen oraindik eta norgehiagoka iraultzeko aukera bazegoen, baina taldeak defentsan ez zuen nahikoa intentsitate erakutsi eta bisitariek inguratzen ziren guztietan gola hurbil ibiltzen zen. 10 minutu falta zirela eta minutu bakar batean aurkariak 4-7ra igo zuen markagailua. Bertako taldeak bostekoa atera zuen eta saiatu zen, baina azkenean 4-8ko emaitzarekin amaitu zen.

Norgehiagokaren amaieran entrenatzaileak irakurketa hauxe egin zuen: “Taldeak ez du behar bezala lehiatu, ez gara konpromisoak eskatzen zuen neurrira egon. Talde batek motibazio maila bera izan behar du baten talde bat edo beste baten kontra jokatzerakoan; ez bada horrela egiten edozeinek irabaziko dizu. Defentsa-lanetan intentsitatea falta izan zaigu eta horrela zaila da irabaztea. Talde honek 18 gol sartu dizkigu, jaso ditugun gol guztien heren bat, hain zuzen. Sartu dizkiguten golen analisia egiten badugu, oso leku txarrean geratzen gara. Gaurko porrota bidezkoa izan da;  jardunaldi bakoitza klubarekiko errespetu eta fideltasun osoarekin baloratzeko balio izan behar digu”.


KATEGORIA

PARTIDA

EGUNA

EMAITZA

TOKIA

2. B

TAFATRANS V. RUIZ - LAUBURU KE IBARRA

Larunbata 2

2-2

C.I.P. Tafalla -Laboral TAFALLA

Ohorezko

Jubenilak

LAUBURU IBARRA MAHALA - OTXARTABE CD

Larunbata 2

4-8

Belabieta

IBARRA

1. Territo.

LAUBURU BERAZUBI FISIOTERAPIA - ANOETA FT

Ostirala 1

4-4

Belabieta

IBARRA

Emakumez

    ESKORIATZA KE - LAUBURU KE IBARRA

Ostirala 8

 

M. Muñoz ESKORIATZA

Kadeteak

LAUBURU KE IBARRA 2004 - LAUBURU KE IBARRA 2003

Larunbata 2

3-2

Belabieta

IBARRA

Infantilak

BERASTEGI ORIXE - UZTURPE LAUBURU

Larunbata 2

Jokatu

gabe

Eskola ondoan BERASTEGI

#aukeratuMOREeginLAUBURU #GoazenLauburuKEIbarra

www. lauburuke.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!