Dinamika ona berreskuratzea itzuliko da Belabietara Lauburu Ibarra Mahala

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko ots. 1a, 17:47

Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean, 18:30etik aurrera. Ibartarrak CD Otxartabe bizkaitarra jasoko dute Belabietan, ligan bosgarren postuan kokatzen dena eta bikain lehiatzen ari den taldea, hain zuzen.

Aitor Arevaloren mutilak, lehenengo eta bigarren sailkatuen aurrean porrot bana jasan ostean, ligako sailkapenean goraka igotzen jarraitzeko dinamika positiboa berreskuratzera aterako dira kantxara.

Joaneko partidan 10-4 galdu zuten moreek, jokoan gutxiago izan ziren orduan. Otxartabek 75 gol sartu ditu eta 62 jaso; erasoan pibot jokoarekin 3-1 sistemarekin jolasten du eta defentsan marka indibidualak.

Bertako teknikoak jokalari guztiak izango ditu eskura larunbatean, eta entrenamendu aste ona izanda, erabateko konfiantzarekin iritsiko dira norgehiagokara; hiru puntuak Belabietan uztea ahalbidetuko dien partida bat jokatzeko ilusioarekin.

Entrenatzailearen hitzetan: “Kategoria guztian gutxien komeni zaigu taldea da hauxe eta norgehiagokaren kontrola galtzen badugu gaizki pasako dugu. Joanekoan jarraian egindako trantsizioen bidez irabazi zuten eta hemen gauza bera egin nahiko dutela iruditzen zait. San Juanen kontra etxean 1-6 galtzetik datoz, baina denboraldi ona egiten ari dira eta partidu zaila izango da. Gu ongi iritsiko gara eta zentratuta egonda azken asteetako maila erakusten badugu, 3 puntuak Ibarran geratuko dira”.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!