Lehenengo itzuliaren amaiera zaila

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2019ko urt. 11a, 08:07
Lauburu Ibarra Mahalak ligako lehenengo itzuliaren azken jardunaldia jokatuko du datorren larunbatean.

Aitor Arevaloren mutilak Iruñeara joango dira ligako egungo liderra den AD San Juan taldearen aurrean neurtzera. 17:00etan izango da eta liga hasieratik pitzadurarik erakutsi ez duen taldea garaitzen saiatuko diren gazte hauentzat froga bikaina izango da norgehiagoka hau.

Javier Viedmak gidatzen du Iruñeako talde honek, 11 garaipen eta berdinketa bakarren 96 gol sartu ditu eta 29 jaso. Zenbaki hauek erakusten dute ofentsibarako potentzial ikaragarria duela talde honek. Ibartarrek bi lagunarteko jokatu zituzten aurredenboraldian bere kontra; Belabietan 0-6 eta San Juanen bertan 9-0 galdu zituzten biak. Norgehiagoka hauetan garbi geratu zen jada, ligako titulua lortzeko hautagai serioa izango zela eta orain arte lortu dituen erregistro bikainak ikusita halaxe da.

Gabonak pasata, talde moreak bere bosgarren garaipena jarraian lortu nahiko du, eta neurketa honen zailtasunaz jakitun izanda ere, ilusioz egingo diote aurre. Martin Ibarbia ez da larunbatean norgehiagoka jokatzeko moduan izango.

Entrenatzailearen hitzetan: “San Juan taldeak bai erasoan baita defentsan ere, erritmo bizia jartzen duen taldea da; defentsa altua erabiltzen du eta baloia intentsitate handiarekin estutzen saiatzen da, aurkariaren akatsak bilatu nahian. Baloia geratutako ekintzetan golak sartzen dituen taldea da, beraz, argi ibili beharko dugu. Momentu onean iritsiko gara partida honetara, eta kontzentrazio handienarekin hasten bagara min egiteko gai izango gara, jokoan gero eta baliabide gehiago ditugulako eta sortzen diren egoera desberdinak ere, irakurtzeko gai garelako. Maila berean lehiatu eta taldeak nola eboluzionatu duen ikusi nahi dugu”.

#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratumoreeginLauburu


 

KATEGORIA

PARTIDA

EGUNA

ORDUA

TOKIA

2. B

BIGMAT FONTECHA JUVENTUD DEL CÍRCULO - LAUBURU KE IBARRA

Larunbata 12

18:30

Caja Círculo (BURGOS)

Ohorezko Jubenilak

LAUBURU IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD

Larunbata 12

17:00

San Juan (IRUÑA)

1. Territo.

LAUBURU KE IBARRA - OIARTZUN KE

Ostirala 11

20:45

Belabieta (IBARRA)

Emakumezk.

      GAROA TABERNA - LAUBURU KE IBARRA

Ostirala 11

20:50

Maialen Chourraut (LASARTE - ORIA)

kadeteak 2003

LAUBURU KE IBARRA 2003 - BALERDI HARATEGIAK

Larunbata 12

12:00

Belabieta (IBARRA)

Kadeteak 2004

ERAIN - LAUBURU KE IBARRA 2004

Larunbata 12

10:30

Tecnun (DONOSTIA)

Infantilak

ZUBIMUSU - UZTURPE LAUBURU

Larunbata 12-

9:30

Olaederra (BILLABONA)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!