Bi proposamen ezberdinak ikusi ziren partidaren hasieran. Etxeko taldeak aurkariaren baloi-irteeran estutzen zuen eta baloia eskuratu nahian ibili zen aurkariaren aldera pazientziaz iristeko. Aragoiarrek berriz, bere kantxan egiten zuten defentsa, ibartarren erasoa eragotziz eta kontra bizkorrekin ateraz. Hasieran defentsa mota hau irakurtzea kosta egin zitzaion Laubururi, baina minutu batzuk igarota Ivanen atera arrisku handiarekin iristen hasi ziren. Zortzigarren minutura inguratzean sartu zuen Garmenek 1-0ekoa, Oihanekin batera eta bitan jarraian paretan jo ondoren sartu zuen sarean. Handik aurrera lehenengo zatiaren minuturik onenak iritsi ziren, gol aukerak bi aldeetan sortu ziren-eta, baina bai Josebak eta bai Ivanek lortu zuten beren atea golik gabe mantentzea. Javi Saldisek eskuadrara bolea bikain bat errematatu zuen, Beñat Aldalurrek atezain aragoiarraren bularrera bota zuen, eta Oihanek botatakoa berriz, hankarekin geratu zuen atezain bisitariak. Azkenean Antxon izan zen 2-0ekoa jarri zuena markagailuan, bandako sake batean boleaz jasotako baloi batekin. Emaitza honekin erretiratu ziren bi taldeak aldageletara.
Atsedenaldiaren ostean, bisitariek bizi-bizi eta amaierara arte borrokatzeko prest atera ziren. Hala, hirugarren minutuan tartea txikitzea lortu zuten, Alvarok Jose Luisen urruneko jaurtiketa bat sareetara bota zuenean. Ibartarrak ordea, bizkor erreakzionatu zuten eta golaren osteko lehenbiziko jokaldian, Andoni Agirrezabala aurkariaren areara iritsi eta bota zuen, atezain bisitariak bere areatik kanpo alderatu zuelarik; honek bere kanporatzea ekarri zuen eta falta hori ateratzerakoan egin zuen Javi Saldisek 3-1ekoa. 4-1ekoa bi minutu beranduago egin zuen Zumetak eta handik pixka batera Javi Saldisek berriro sartu zuen, Andonik bidalitako paralelo bat hartu eta bere eskuineko oinarekin 5-1ekoa ezarriz. Amaitzeko oraindik 7 minutu falta zirela, bisitariek bostekoarekin atera ziren, baina Ibarrako defentsak oso lan ona egin zuen eta bisitariek tiratzea lortu zuten baloi bakarra, Josebak geratu zuen bigarren zutoinean. Geroxeago, jokaldi nahasi batean epaileak bigarren horia atera eta jokalari bisitari bat kanporatua izan zen; moreen nagusitasun egoera horretan, Dani Garciaren asistentzia bat errematatu eta 6-1ekoa egin zuen Zumetak bigarren zutoinean. Emaitza honekin iritsi ziren amaierara.
Lehenbiziko itzuli honetan, Belabietan jokatutako azken norgehiagoka izan zen, eta Lauburuk zaleei beste garaipen bat gehiago eskaintzeko aukera izan zuen. Hiru puntu hauekin sailkapenaren lehenengo postuetan jarraitu ahal izango du taldeak. Datorren astean Zierbenan jokatuko dute; konpromiso zaila izango da ibartarrentzat lehenengo itzuliaren azken jardunaldirako.
#AukeratuMoreeginLauburu#GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, A. Carlosena (1), J. Saldise (2), Andoni A., Beñat.
Beste parte-hartzeak: Oihan, Dani G., Aitzol, Alvaro, Garmen (1), Zumeta (2) eta Peña.
PEÑA LA UNION: Ivan, Christian, Alberto, Javi Garcia eta Sarriá.
Beste parte-hartzeak: José Luis, Héctor Saiz, Sergio, Adrián, Alvaro (1) eta Javier Mateo.
TXARTELAK:
LAUBURU K.E. IBARRA:
Dani García (A)
PEÑA LA UNION:
Héctor Sarriá (AA) = (R)
Javier Mateo (R)
GOLAK
1-0 MIN 08 Garmen
2-0 MIN 17 Antxon
ATSEDENALDIA
2-1 MIN 23 Alvaro
3-1 MIN 23 Javi Saldise
4-1 MIN 25 Zumeta
5-1 MIN 31 Javi Saldise
6-1 MIN 38 Zumeta
EPAILEAK
Angel Manchado García (Kantabriako Komitea)
Miguel Irueba Fraile (Kantabriako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
José Mª Montero Celaya (Gipuzkoako Komitea)
Atsedenaldian, Leaburuko Ostatuk bazkide guztien artean bi lagunentzako eskainitako bazkariaren zozketako irabazle Idoia Hualde izan zen.