Asturiaseko talde honek aurten egin du debuta ohorezko mailan, baina oso talde lehiakorra da. Sailkapeneko zortzigarren postuan daude, hiru garaipen, bi berdinketa eta hiru porrotekin. Azpimarratzekoa da Eskoriatzari bere pista zailean 6-7ko emaitzarekin irabazitako partida. 46 gol sartu eta 42 jaso ditu, erasorako potentzial handia duela atzeman daitekeelarik.
Entrenatzaileak lantalde osoa izango du eskura, Ion Ander Cuadrado soleoko arazoetatik osatu da-eta.
Entrenatzailearen hitzetan: “Yesos Castaño taldeak erasorako potentzial handia du eta honek dezente arduratzen nau. Guk, egun ez daukagu halako potentzialik eta irabazi nahi badugu, oso partidu serioa egin beharko dugu arlo defentsiboan; eta beste aldetik gure bertuteei zukua ateratzen jakin erasoan. Entrenamenduei dagokienez, aste ona izan dugu; ea garaipena eskuratzeko adinako norgehiagoka ateratzen zaigun”.
#GoazenLauburuKEIbarra #AukeratuMOREeginLAUBURU