Lauburu Kopako finalerdietara sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko azaroaren 14a

Asteburu honetan, Gipuzkoako Kopako txapelketan, kanporaketako itzulerako partida jokatu zuen Lauburuk. 0-4ko emaitzarekin gailendu ziren neskak Lasarteko Garoa taberna taldearen aurka eta joaneko partidako errenta aprobetxatuz (5-2), hurrengo faserako sailkapena lortu dute.

Partida, igande goizean jokatu zen Lasarteko kiroldegian. Joaneko partidako errenta baliatuz, lasaitasunez baloia mugitzen hasi ziren, Garoaren ate ingurura gerturatuz eta gol aukera asko egiten. Gola ordea ez zen iritsi 20. minutua bete arte, taldeko jokaldi bat osatu ondoren Elik baloia sareetara bidali zuen, lehen zatia 0-1ekoarekin amaituz.

Bigarren zatiaren hasieran, Lorenak egindako falta baten ondorioz, Laubururen aurkako penaltia adierazi zuen epaileak, baina Lorena bera azti ibili zen eta baloia geratzea lortu zuen. Errenta handitu eta lasaitasun pixka bat hartzeko asmotan, golaren bila joan ziren gure neskak, baloia ondo mugituz eta horrela iritsi zen Olaiaren hat-tricka. Bata bestearen jarraian 3 gol egin zituen eta azkenean partida 0-4ko emaitzarekin amaitu zen, Lauburuko emakumezkoen taldea, Gipuzkoako Kopako finalerdietara sailkatuz.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!