Lauburu Ibarra Mahala lehenengo garaipenaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko azaroaren 9a

Lauburu Ibarra Mahala - Lardero AD


Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako zazpigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean Belabietan; ibartarrak Errioxako AD Lardero taldea jasoko dute bertan.

Bi taldeak sailkapenaren beheko aldean kokatuta daude, baina Ibarrak denboraldi osoan oraindik partidurik irabazi ez duen bezala, errioxarrek beren lehenbiziko norgehiagoka eraman zuten pasa den asteburuan, Kantabriako Mar Rock taldeari kanpoan 3-7 irabazita.

Iaz beraien kontra jokatutako partidan, talde moreak 9-7ko emaitzarekin irabazi zuen, gol eta aukera asko izandako norgehiagoka batean.  Larunbatean entrenatzaile moreak ezin izango du Ion Ander Cuadradorekin kontatu, oraindik soleon duen minaz osatzen jarraitzen du-eta.

Entrenatzailearen hitzetan: “Oso ondo lehiatzen ari den talde baten kontra jokatuko dugu, eta irabaztea ez da batere erraza izango, baina uste dut dagoeneko irabaztea tokatzen zaigula. Sailkapenak ez du gure benetako izaera islatzen eta aste honetan hori erakutsi nahi dugu gure lehenbiziko norgehiagoka irabazita. Dena emango dugu hiru puntuak etxean geratu daitezen, ezin dugu huts egin”.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!