Urrezko puntuak dira goraka doan Lauburu batentzat

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko aza. 9a, 18:27
Lauburu KE Ibarra - CD Escuelas Ciudad Guadalajara FS

Pasa den astean jokatutako derbian hiru puntuak eskuratu ostean, moreek Belabietara itzuliko dira beste aurkari zuzen baten aurrean jartzeko, Guadalajara taldea. Larunbatean izango da 18:30etik aurrera.

Egutegiaren kapritxoz, sailkapeneko lehenengo postuetan dauden taldeen kontra jokatzea egokitu zaio Laubururi ligaren lehenengo heren honetan. Hala, larunbatean ligako bederatzigarren jardunaldia jokatutakoan, Ibarra, seigarren postuan kokaturik, aurretik doazen bost aurkarien kontrako norgehiagokak jokatuta izango ditu jada. Moreek pilatuta dituzten 14 puntu horiek beraz, balio handia hartzen dute, lehenengo postutik seira egonda. Asteburu honetan garaipena lortuz gero, tarte hori murriztua ikusiko dute ziurrenik ibartarrak, buru diren aurkari zuzen batzuen arteko neurketak direla-eta.

Alta, Guadalajara lehiaketako talderik indartsuenetako bat da eta puntuak etxean geratzea ez da batere erraza izango. Bisitariak aurten betetzen du bere hirugarren urtea Laubururen multzo berean parte hartzen, eta beti sailkapen taularen lehenbiziko postuetan amaitu du liga. Beteranoak eta gazteak nahasten dira taldean, eta bertan, kirol honen elitea ezagutu duten jokalari batzuk dauzka. Ikuslearentzat erakargarria izateko osagai guztiak izango dituen norgehiagoka izatea espero da.

Alfredo Hualde entrenatzaileak ondoko hitz hauek eskaini zizkigun norgehiagokari buruz: “Bolada baikor baten barne gaude eta jardunaldi bakoitzean puntuak gehitzen jarraitu nahi dugu. Aurkari zaila tokatu zaigu oraingoan, baina etxean jokatzen dugu eta Belabieta gure gotorleku bihurtu behar dugu. Iaz hementxe irabazi ziguten eta ikasgaia ikasita izan beharko genuke”.

Norgehiagoka 18:30ean izango da Belabieta kiroldegian

Partiduaren nondik norakoak beti bezala, Klubeko twitter bidez jarraitu ahal izango dituzue.

Ez ahaztu: LARUNBATA, AZAROAREN 10 18:30ean

Oharra: Norgehiagokaren atsedenaldian klubeko bazkideen artean Leaburuko Ostatu jatetxeak eskainita, bi lagunentzako afari baten zozketa egingo da.

#AukeratuMOREeginLAUBURU #GoazenLauburuKEIbarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!