Aurreiritziei aurre eginez

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko azaroaren 9a

Lauburu KE Ibarra - Eskoriatza KE

Joan den asteburuan 3-0 irabazi zion Lauburuko senior taldeak Eskoriatzari. Neskek bi jardunaldietatik bi irabazi dituzte. Orain arte pilatu zitzaketen sei puntuak lortu dituzte, beraz.

Ez dira partida errazak izaten Eskoriatzaren aurkakoak. Lehiakide gogorrak dira eta, orain arte, dezente korapilatzen zitzaizkien ibartarrei beraien aurkako norgehiagokak. Dena den, pasa den ostiralean, ez zen horrelakorik gertatu eta hasieratik etxekoek nagusitasuna izan zuten.


Lehen zatia estu ez bukatzeko eta arnas pittin bat hartzeko, Lucia Zumetak gola sartu zuen.  1-0ekoarekin atsedenaldira iritsi eta gero, bigarren zatian, lasaitasunaren eta garaipenaren 2 gol sartu zituzten etxekoek, bata Nerea Aiestaranek eta bestea Olaia Lizartzak, buruz.


Izan ziren estualdiak, momentu zailagoak, eta baita Eskoriatzako neskek gola ia-ia eskutan izan zutenekoak ere; baina Lauburuko neskek atea hutsean eustea lortu zuten.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!