Goranzko bidean jarraitzeko gogotsu helduko dio Lauburuk derbiari

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2018ko azaroaren 2a

LASKORAIN KE - LAUBURU KE IBARRA

Larunbatean Tolosan jolastea egokitu zaie moreei, Laskorain bizilagunen kontrako derbia jokatuko dute bertan. Ibartarrak sailkapenaren burutik hurbil jarri nahi dutenez, hiru puntuak eskuratzen saiatuko dira zortzigarren jardunaldi honetan.

Laskorain, brontzeko kategoria honetara igo berria izanda, Liga hasiera honetan emaitza onak lortuz ezustekoa ematen ari da. hiru garaipen eta bi berdinketekin, 11 puntu pilatu dituzte jada, Lauburu bezala.

Lauburuk bere aldetik, entrenamenduetan duten giro ona azpimarratu nahi du, galdu gabeko hiru jardunaldiek eta lesionaturik ez egoteak ematen duten animoen isla; Alfredo Hualdek lantalde osoarekin kontatuko du oraingoan, Alex eta Garmen izan ezik. Lehenengoak  bere osaketa prozesuan jarraitzen duelako eta bigarrena berriz, aurreko jardunaldian jasan zuen bidegabeko kanporaketagatik.

Talde morearen entrenatzaileak honela zioen: “Ilusio handiarekin goaz derbira. Gure bitartekoekin egingo diogu aurre liga hasierako errebelazio taldeetako bat denari. Derbia izanik eta geografikoki hain gertukoak izanda, norgehiagoka zaila izango da, kirol arloan ez da-eta, alde handirik izango”.

Tolosako Usabal kiroldegian izango da, 18:00etan

Badakizue, partiduaren nondik norakoak Klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango duzuela.

Ez ahaztu, LARUNBATA, AZAROAREN 3a, 18:00etan.

#AukeratuMOREeginLAUBURU #GoazenLauburuKEIbarra

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!